Dokumentuaren akzioak
Jon Ugarrizak sortu ditu Sabino Arana sarien galarako koreografiak
Larunbat honetan, Sabino Arana sarien XX. gala hartuko du Bilboko Euskalduna jauregiak. Zeremonian zehar Jon Ugarriza (Bilbo, 1978) koreografoak prestatutako hiru koreografia gozatu ahal izanen dituzte bertaratutakoek. Lehenak ongi etorria emateko balioko du. Beste biak euskal kantari handi biren abestietan oinarriturik egonen dira: Mikel Laboaren "Txoria txori" abestia izanen da horietako baten funtsa. Bestea aldiz, Benito Lertxundiren "Udazken koloretan" abestia izanen du oinarri.
Larunbatean estreinatuko diren pieza horietan dantzari ariko dira Paula de Castro galiziarra eta Andrés Heras kataluniarra. Nizako operako balet-eko dantzari nagusiak dira biak.
Ekitaldiko zenbait datu:
- Ekitaldia: Sabino Arana sarien XX. gala
- Antolatzailea: Sabino Arana Fundazioa
- Sarituak: Bilboko Arte ederren Museoa, Roger Etchegaray Kardinala, Toti Martinez de Lezea idazlea, Euskadi txirrindularien fundazioa, Irailaren 11ko eta martxoaren atentatuek 11ko kaltetutakoen senideen elkartea.
- Koreografiak: "Ongi etorri", "Udazken koloretan" (Benito Lertxundi-ren musika) eta "Txoria txori" (Mikel Laboaren musika).
- Koreografoa: Jon Ugarriza
- Dantzariak: Paula de Castro eta Andrés Heras.
- Tokia eta data: 2009ko urtarrilak 31, Bilboko Euskalduna jauregian.
Dokumentuaren akzioak