Dokumentuaren akzioak
Talaia ikuskizuna aurkeztuko du Gero Axular dantza taldeak
Geroztik hiru ikuskizun plazaratu ditugu “Sasi Artean”, “Lamien Basoa” eta Talaia. Bertan gure dantzak eta musikak “jantzi nahi izan ditugu. Gure betiko dantzak gaurkotu egiten ditugu; musikaz apaindu, argiaz margotu eta gaurko tresnez eta teknikaz mimatu. Ikuskizun erakargarri, moderno eta hunkigarria lortu dugu. Benetako ikuskizun bat, haur, guraso, gazte eta helduontzako ikuskizuna.
Honez gero lau bira egin ditugu, Frantzia, Belgika, Holanda, Italia eta Portugal ezagutuz. Beernemeko jaialdian liluraturik utzi genituen ikusleak, Serbia, Alemania, Hungaria edo Argentinako talde ezagunen artean; eta hori dela eta Saint Maixenteko jaialdirako gonbidapena jaso genuen, Frantziako haur dantza jaialdi garrantzitsuena. Mundu osoko talde ospetsuen artean izan ginen: Osetia, Kamtchatka, Brasil, Peru, Kalmukia, Bielorrusia, Eslobakia edo Bulgariako talde ezagunak, besteak beste. Gure taldeak mirespena piztu zuen eta oso txalotua izan zen milaka ikusleen aurrean. Beste aldetik, gure musikariak aukeratuak izan ziren zeremonia guztietarako, beste herriko Kontsul, enbaxadore eta UNESCOren ordezkarien aurrean jotzeko.
Aurrekari hauek direla eta Veneziako festibalean parte hartzera gonbidatu gintuzten, Italiako iparraldean eta Portugalean bira batekin bukatuz.
Herri arrantzale batean bizi den bikote gaztearen maitasuna hurbiltzen diogu ikusleari Talaia ikuskizunean. Bertan, arrantzaleak, batelak, arrainak eta bestelako pertsonaiak elkarbizitzen dute itsasoan eta kanpoan.
Ikuskizuna argiekin janzteaz eta soinua zaintzeaz gain, Euskal musika eta dantza lantzen ditugu Talaia ikuskizunean, etenik gabe historia osatuz eta arrantzale giroan murgilduta soinua eta eszenografia erabat zainduz.
Talaia
Gero Axular- otsailak 7, 20:00etan eta
- otsailak 8, 18:00etan
- Donostiako Antzoki Zaharrean
Musikariak:
- Agustín Vidal: Dultzaina
- Alberto Abad: Kitarra eta ahotsa
- Andoni Iparragirre: Txistu, txirula, whistle, pandero eta txalaparta
- Arantzazu Alustiza: Txistua eta ahotsa
- Josean Martin Zarko: Kitarra, mandolina eta bouzouki
- Josu Berra: Atabala
- Juan Ezeiza: Bibolina, albokak, whistle, mandolina, txirula eta sekuentziadoreak
- Lara Mitxelena: Eskusoinua, pandero eta txalaparta
- Mª Eugenia Etxeberria: Ahotsa
- Patxi Sarriegi: Dultzaina
- Verónica Zubillaga : Eskusoinua
Dantzariak:
Aingeru Otxotorena; Ainhoa Mitxelena; Ainhoa Smithers; Aitana Agirre; Alain Garcia; Alazne Telleria; Alex Alvarez; Alba Matinez; Amaiur Sarriegi; Ander Jáuregui; Andoni Ezeiza; Andrea Blasco; Andrea Sesma; Ane Alvarez; Ane Aretxaga; Ane Egurretxea; Ane Etxeberria; Ane Oirtzabal; Ane Santillan; Ane Tilves; Argider Murgia; Aritz Unzurrunzaga; Asier Etxezarreta; Asier Goñi; Asier Muñoa; Begoña Mendizabal; Beñat Arrondo; Danel Olaberri; Eli Gainza; Endika Badiola; Eneko Vegar; Esti Mitxelena; Garazi Najera; Haritz Otxotorena; Idoia Diaz; Imanol Sarriegi; Iñigo Leunda; Itxaso Agirre; Itziar Inza; Ixabel Ezeiza; Janire Urrestarazu; Jokin Moreira; Jon Egurretxea; Jon Mendikute; Jone Mendia; Julen Arrese-Igor; Lander Arrese-Igor; Laura Fernandez; Leire Aramburu; Leyre Iparragirre; Liher Isasa; Lili Ball; Lore Torrecilla; Lorea Intxausti; Luken Cincunegui; Maddi Agirrezabal; Maddi Marquet; Maitane Ruiz; Malen Iruin; Maria Cavalle; Maria Goikoetxea; Maria Jaunarena; Maria Llorente; Markel Agirre; Markel Artola; Miren Bravo; Nagore Martin; Naiara Fernandez; Naroa Fernandez; Naroa Ibarra; Nerea Benito; Nerea Diaz; Nerea Goñi; Nora Abad; Ohiana Irurtia; Oier Madoz; Oier Sarriegi; Olatz Marquet; Onditz Urruzmendi; Onintza Unzurrunzaga; Patricia Jiménez; Telmo Gorriti; Unai Arrese-Igor; Unai Madoz; Unai Mitxelena Soinua: Roberto González
- Argia: Aitor Azkuna / Javier Sainz de Murieta
- Jantziak: Ane Martínez
- Musikarien zuzendaria: Andoni Iparragirre
- Dantza maisua eta koreografoa: Juan Luis Unzurrunzaga
- Zuzendari orokorra: Juan Luis Unzurrunzaga
Sinopsia
Arrantzaleen herri batetik egunero ateratzen ziren oso alai gizonak arrantzara, bitartean, andereak sareak josten, etxeak garbitzen eta haurrak zaintzen gelditzen ziren zain. Atseden egunetan jai ederrak izaten zituzten kaian. Halako batean neska gazte bat itsasontziko kapitainaz maitemindu zen. Lanean zebiltzanean elkarrekin ametsetan pasatzen zuten egunak. Jai egunetan berriz ez zuten hitzik ere egiten, nahikoa zuten elkarri helduta, begietara begiratuz, ametsetan egon. Egunsenti batean hots bat etzun zen talaiatik: “Hor Daude, Azaldu Dira!”
Arrantzale guztiak atera ziren ohetik txalupetara arrainen bila.Arraunean eta arrantzan ibili ziren egun osoan, bainan arratsalde aldera ikaragarrizko arrain hegats batek txalupa jipoitu zuen. Kapitaina uretara erori zen, eta han desagertu zen. Begiratu zuten branka eta txopatik, istriborretik eta ababorretik, bainan alperrik, gure kapitaina ez zen azaldu.
Txalupak lurra ukitu zuenean, arrantzaleak emazteari musu eman eta etxera joan ziren.
Kaian, txalupa eta neskatila bakarrik gelditu ziren negarrez. Geroztik neskatila kaiko talaiara igo eta itxasora begira gelditzen da arratsaldero, bere ondoan kalatxori bat bakarrik aurkitzen du kantari. Gauean arrantzale ohi zaharrena talai dorrera igo zen ea zerbait ikusten zuen. Kresalaren usain artean izpi bat ikusi zuen itxasaldera. Birikak haizez bete eta garraxia bota zuen: “Hor Dago, Hor Dago!”
Herritarrek salabardoak hartu eta itxasora atera ziren, handik eta hemendik bilatu zuten, olatuen apar tartean ere. Ezer ez. “Agurearen ilusio bat izango da”, marmarkatu zuten gazteek. Ixil ixilik kaira itzuli ziren. Bertan, betiko kalatxoria neskatilaren ondoan zegoen.. Txalupa finkatzean haize bolada bat altxatu zen, kalatxoria desagertu eta bere lekuan kapitaina zegoen.
Dokumentuaren akzioak