Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Inauteri dantzak Lizartzan

Dokumentuaren akzioak

Inauteri dantzak Lizartzan

2009/02/10 12:08

Inauterien data nagusien aurreko asteburuan ospatzen dituzte iñauteriak Lizartzan. Larunbatean baserriz baserri puska biltzea egiten dute, eta igandean kaleetan eta kaletik hurbil dauden baserrietan ibili ondoren, emanaldi nagusia eskaintzen dute Udaletxe aurrean.

Lizartza 2004 01 600pHamar dantza

Dantza taldea zortzi dantzari, kapitaina, sarjentua, bi zaldidun eta zenbait espentzieruk osatzen dute. Lizartzako dantzen zikloa hamar dantzak osatzen dute: Paseoa, Lehenengoa, Bigarrena, Seigarrena, Ostiko-dantza, Etxe-dantza, Lau ostikoak, Azken paseoa, Makilla-dantza eta Pala-dantza. Horietako batzuetan, buruzagiak taldearen aurretik dantza egiten du. Arratsaldean, dantza-soka dantzatzen dute.

Dantza sorta berezia da Lizartzakoa. Gipuzkoako brokel-dantzaren zikloarekin hainbat antzekotasun ditu, baina dantzakera, urrats eta mugimenduetan erabat desberdina da. Besoekin, txapelarekin eta gerriarekin egiten diren zenbait mugimendu oso bitxiak gertatzen diran Gipuzkoako brokel-dantzarekin alderatuz, baina Berastegiko San Juan dantzen airea dute une batzuetan.

Otsailaren 14an eta 15ean, larunbatean eta igandean izango dira inauteriak aurten Lizartzan. Igande eguerdian egingo dute dantzariek emanaldi nagusia herriko plazan.

Eskuineko zutabean, 2004ko inauterietan Lizartzan, Udaletxe aurrean, egindako dantzen bideo sorta dago. Dantza bakoitza bideo batean dago, egindako ordenean:

  • Kalejira
  • Paseoa
  • Lehenengoa
  • Bigarrena
  • Seigarrena (kapitaina)
  • Seigarrena
  • Ostiko-dantza
  • Etxe-dantza
  • Lau ostiko
  • Azken paseoa
  • Makilla-dantza
  • Pala-dantza
  • Kalejira

Lizartza, 2004ko otsailaren 15ean grabatutako irudiak dira. Eta hemen azpian, emanaldi osoa segidan ikusteko aukera duzue.

 

 

Dokumentuaren akzioak

2009/02/10 23:57

Bideoa 2004. urtekoa da. Garai horretan Joseba Egibar zegoen Lizartzako alkate, eta zenbaitek EAJren espainolkeria salatzeko jarri omen zuten piparpotoa Udaletxean, inauteriak zirela aprobetxatuz. Kuriosoena da, gero Regina Otaola jarri denean alkate, berak jarri nahi izan duela Espainiako bandera eta orduan herritar batzuk hura ikurrinarekin estali nahian ibili zirela. Egia esan, denbora pasata eta kontestua ezagutu gabe, benetan irudi bitxia dela!

Joseba2
2009/02/10 21:32

Zer egiten du Espainiako bandera horrek hor?

Regino
2009/02/10 21:36

PPko alkatea inposatu diote Lizartzari eta harek jarriko zuen.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.