Dokumentuaren akzioak
Aukeran eta Kukai, bide berriak
Hamar urte bete berri ditu Aukeran dantza konpainiak. Aurten zortzi beteko ditu Kukai-k. Bide propioa garatzeko nahikoa denbora. Ibilbide horri errepasoa emateko asmoz erreportaia karrikaratu du Por la Danza aldizkarian Iratxe de Arantzibia kazetariak.
Talde bien hastapenak azaldu dituzte Eduardo Muruamendiaraz-ek eta Jon Mayak. Tradiziotik abiatutako proiektu bezala jaio ziren biak ala biak, sortzaileen esanetan, bestelako genero batzuekin topo egiteko asmoz, deus aldatzeko grinik gabe, bide berriak jorratzeko helburuarekin.
Tradizionaletik garaikidera
Esan bezala, dantza tradizionala izan zuten abiapuntu Aukeran-ek eta Kukaik, baina urte hauetan guztiotan dantza garaikideruntzko bidean murgildu dira. Bestelako estilo batzuei ere ez diete muzin egin: acrossport, tangoa... Nahasketan, fusioan oinarritutako estilo propioa garatu dutela uste dute Muruamendiaraz-ek eta Mayak.
Tradizioarekiko lotura ere hizpide izan dute. Konpainia bietako sortzaileek ez dute haien burua dantza tradizionalaren berritzaile gisa. Dantza tradizionaletik abiatuta beste bide batzuk jorratu nahi izan dituzte. Mayaren esanetan osagarriak ere izan daitezke dantza tradizionala eta euren jarduna.
Dokumentuaren akzioak