Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Hnuy illa eta Damián Muñoz Max sarietarako proposatuak

Dokumentuaren akzioak

Hnuy illa eta Damián Muñoz Max sarietarako proposatuak

2009/02/06 12:18

Max sariak Espainiar estatuko arte eszenikoak suspertzea asmo duten sariak dira. Aurtengoa XXI. edizioa dute eta martxoaren 30ean banatuko dira sariok Kanarietako Las Palmas-en.

Sariak jasotzeko proposatutakoen artean bi euskal ordezkari daude. Gizonezkoen dantzaririk onenaren atalean Damián Muñoz gasteiztarra da saria eramateko hautagaietako bat, Staff izeneko lanean egindako lanagatik. Euskerazko antzerki obrarik onenaren atalean berriz, Kukai dantza konpainiaren eta Tanttaka antzerki taldearen Hnuy illa ikuskizuna izendatu dute.

Kukaik lan berria Korrikarako

Martxoaren 26an hasiko da 16. Korrika, Tuteran. Egun horretarako pieza berria eskatu diete antolatzaileek Kukaikoei eta beraz, Tuteran estrainatuko dute "Soka" izeneko koreografia. Dantza garaikideak eta tradizionalak perkusioarekin bat egiten omen dute konpainiaren lan berrian.

Dokumentuaren akzioak

user
2009/02/06 16:36

Jon Mayak dantzan.com-eko foroan zera idatzi digu:

Kaixo! Bai halaxe da, eta HNUY ILLA ikuskizunak izendapen horrez gain beste bat ere jaso du, ERREBELAZIO SARIA deritzon sailean. Bertan, autonomia bakoitzeko ikuskizun bat aukeratzen dute MAX sarien hautagai izateko, eta gurean HNUY ILLA izan da aukeratua.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.