Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak 2009ko Hartzaro festibala

Dokumentuaren akzioak

2009ko Hartzaro festibala

2009/01/27 10:49

Aurten Vagabontu tziganeko txaranga Hartzaro bihotzean izanen da. Hortaz gain eta bertzeak bertze Misa Criolla, Mikel Laboa zenari omenaldi kartsua, Bodarin, Andrearen Uzta izeneko azken sormena eta nola ez aipa Zanpantzarra ! Ehunka dantzari, soinulari, jende han-hemenka Uztaritzen barna.

Gaita ikastaldia

Ikastaldia Iruñeko Gaiteroen kidea den Javier Lakuntzak bururaturik, otsailaren 14ean eta 21ean Lagunen Etxean. Izenak emaiteko: hartzaro@orange.fr
 
Margo Erakusketa: Euskal Herrian Ihauteriak, otsailaren 14etik 24a arte liburutegian
Margolariak: Françoise Hiribarren - Arantxa Lannes - Marie-Thérèse Larralde - Jacky Motais - Daniel Pouillaude  - Elizabeth Pouillaude - Jean Rouvière - Virginie Salanne - Solange Verichon -  Jatsuko Hegaldi elkartearen Jean Vergne eta ikasleak
   

Otsailaren 13tik 18a arte


Otsailaren 13an ortziralean

  • 17:00 Bilgunen dantzaldi mozorroturik haurrendako musika Kiki Bordatxo taldearekin, dantzak Jose Cazaubon
  • Haltsun Ihauteriak JC Hirigoien eskusoinulari lagun
  • 21:00 Uztaritzeko elizan Misa Criola eta Navidad Nuestra, Ariel Ramirezek asmatua Jean Garinek zuzendurik, Xaramela abesbatzaren 60 kantari Marie-José Goudard-Ardohainek zuzendurik eta Mochicas taldea. Sartzeak : 12€ eta 5€


Otsailaren 14ean ibiakoitzean

  • 10:00 Merkatua alaitua Oreka zirko taldeak– Lota baratzean
  • 10:00 Pilota partidak Kapito Harri pilota elkartearekin, Bilguneko pilota plazan
  • 10:00 Haurrock taldea Lapurdi gelan, Bertsolari gazteak
  • 11:30 Akrod’cirque Oreka zirko taldearen ikuskizuna, Idekia eskolan
  • 11:30 Festibalaren estreinatzea Lapurdi gelan
  • 16:00 Eskoletako ikuskizuna Kiroletan. Artistiko ibilbideetan parte hartu duten eskolek emanik: Jatsu eta Haltsu oraiko dantza Marie Tellechea. Larresoro lehen notak Paxkal Indo. Heraitze Zientza eta Musika Isabelle Charriton. Saint Vincent eskola Gorputz mugimendua Ena Bernard. Ikastola Txalaparta eta neurkada Paxkal Indo. Arruntze Arplastik Briguitt Mary
  • Hartza Iguzki dantza eta Ihauteria-Ihaut kantua, 300 ikasleek emanik, Philippe Alborek zuzendurik


Otsailaren 15ean igandean
Heraitzen

  • 11:00 Mutxikoak Erdizka Taldeak emanik
  • Kaskarotak etxekoz-etxeko dantzan ibiliko dira urte berri-berria ona izan dadin!
  • 12:00 Zintzur-bustizea Ur Begi lagunarteak eskainirik
  • 17:00 Ohizko eta klasiko musikaldia Heraitzeko kaperan Ur Begi elkarteak lagundua Bainonako CRR taldearen Agnalys Hager (oboe), Laure Dugene (klarineta), Marc Desserez (saxo) – Euskal Herriko Soinuak triki, txistua eta gaita Uztaritzeko Soinulariek aurkezturik – Sartzea 5€, 12 urtetik goiti

 

Otsailaren 18an asteazkenean
18:00 Latsan “Sorgina 1609” filma eta Claude Labat Lapurdiko sorginetaz eta Ihauterietaz mintzatuko da

Otsailaren 20etatik 24a arte
Mikel Laboari omenaldia

Otsailaren 20an ortziralean

  • 20:30 Latsan Bostgehio taldea Munduko kantuak
  • Mikel Laboaren kantuak : Jojo Bordagarai eta Christian Borda. Bideoa Niko Hillau. Lekukotasuna Daniel Landart


Hiribehereko karrika nagusian rock gaua

  • 22:00 Didier ostatuan Ken N’Ze Barbies rock
  • 23:00 Tirrittan PIB all Stars rock elektro
  • 00:00 Gaztetxean Arti euskal rocka


Otsailaren 21ean ibiakoitzean

  • 9:00 Latsan Xerri Hiltzea, etxean bezala – musika eta bertsolariak
  • 10:00 - 11:30 karriketan Ihauterietako musikak eta dantzak, Kanboko eta Baigorriko Erraldoiak 
  • 11:30 Bilguneko pilota plazan Mutxikoak Erdizka Taldeak eskainirik
  • 17:00 Hiribehereko pilota plazan Dantza Herriko Plazan. Urrurik
    • Hartza Iguzki 
    • Kanboko eta Baigorriko Erraldoiak
    • Naizena ez naiz Leinua lagunaldiak emana
    • Vagabontu Errumaniako txaranga
    • Hiri Haut ! Baxe Nafarroako Txalapartariek emanik, Hartzaro kari sormena

 

  • 21:00 Kiroleta esker paretan Sartzeak : 12€- 5€

1 zatia Bodarin Anaigazteak lagunaldia
Vagabontu Errumaniako txaranga
2. zatia Andrearen Uzta 2009ko festivalaren sormena. Euskal Herrian mendeetan zehar emaztearen lekua  euskal dantzan urratsez-urrtas. Taula zuzendaritza Mariya Aneva – Dantzak Jose Cazaubon, Marie Telletchea eta Pantxika Teilleria – Musikak Rémy Gachis – Argiak Roger Hirigoyen – Izartxo dantza taldearen 60 dantzari eta soinulari.


Otsailaren 22an igandean

  • 9:00 Latsan Txilindron lehiaketa Gaiteroek eta Trikitilariek alaitua
  • goizean Hiribehere auzoan, eguerditan elizaren aintzinean Kaskarotak
  • 12:00 - 15:00 Purgoinan Kaskarotak tipiak eta gazteak, Bestagorriak, Ponpierrak, Kotilungorriak eta Txarangako soinulariak 
  • 13:00 Latsan Ihauteriko bazkaria Mixel Xalbador, Patxi Iriart eta Ximun Cazaubon bertsoka
  • 17:30 Latsan Mutxikoak Kokin taldeak emanik–19:00 Talo ta Xingar eta Vagabontu Rumaniako txaranga



Otsailaren 24ean Ihaute-motzarekin

  • 18:00 Hiribehereko pilota plazan –  Mamutzak, Vagabontu, A Batucada Boum eta  Zirtzilak taldeak
  • 18:15 Uztaritzeko Zanpantzarra Hiribeheretik Purgoinaraino – Uztaritzen barna Ihauteriak –  Zirtzilak eta bertze aunitz maska. 250 dantzari, musikari, antzerkilari eta Mamutzak taldea.
  • 19:30 Purgoinako pilota plazan Ihauterietako dantzak, musikak, auzia eta Zanpantzaren erretzea
  • 20:00 Bilgunen Romeria Kiki Bordatxo, Uztaritzeko Txaranga, Gaiteroak eta Trikitilariak lagun  - Jan eta edan


VAGABONTU – Errumanian dagoen Moldabia eskualdetik etortzen dira.
«Dudarik gabe soinulari hautuak dira neurkadak bero-beroak emanez, Tziganeko populuaren arima nabariarazteko ». 7 kobre eta atabalari bat, Europan zehar musikaz-musika ari dira dena ufa dena ufaka, dena ele dena soinu ! Hau da Vagabontu txaranga. Jadanik ari izan dira Sanseverino, Rona Hartner, Poum Tchack, eta Ciorcarlia bertze fanfarearekin.

Kaxu ! Uztaritzeko Ihauterieri sua piztuko dizkiote…

KASKAROTAK – Uztaritzeko Kaskarotak hiru mendez geroztik bederen dantzan dire Ihauteriak heldu orduko etxez-etxe… Dantzariek dute kaskarotak izena. Ensenariak ikurrrina duena, Bestagorriak,  ponpierrak eta kotilungorriak eskaleak dira. Musika Uztaritzeko txarangak edo Erdizka taldeak emaiten ohi dute. Denak elgarrekin auzoka, etxekoz-etxeko dantza-urraska ibiltzen ohi dire, Makil dantza, Xinple, Marmutx eta fandangoa bihotz-bihotzetik eskaitzen dituzte kruxpetak eta arno sorta truk… Azken igandean Ihaute-motza gabe, haurrak eta gazteak meza ondotik ariko dira denak betan, holaxet aspaldiko lokarria ez zaiote pikatua izanen eta iraun luzaz!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.