Dokumentuaren akzioak
Hilde Koch Donostian da Dantzaz-eko dantzariekin lanean
Dantzaz elkartea
2009/01/23 13:17
Egunotan, Donostiako "Arteleku" Arte Garaikideko Zentroan dugun dantza gelan, Hilde Koch koreografo donostiarra, bere sorkuntza berria Dantzaz konpainiko artistekin lantzen ari da. Koreografia berria, heldu den ekainaren 5an, Victoria Eugenia Antzokian estreinatuko den programaren parte bat da.
Hilde Koch
- Zazpi urte egin zituen Donostiako Musika eta Dantza Kontserbatorioan.
- 17 urterekin Stuttgart-eko Balleteko Eskolan ikasketak bukatu zituen.
- Stuttgart Ballet-en lehen kontratua egin zioten John Crankoren zuzendaritzapean.
- 1981 eta 1991 bitartean Frankfurt Ballet-en dantzari bakarlari izan zen William Forsythe-n zuzendaritzapean.
- 1991 Compañia Nacional de Danzan zuzendaritza artistiko laguntzaile hasi zen Nacho Duatorekin.
- 1993an bere seme Marco Iosu jaio zen.
- 1993tik Nacho Duato eta William Forsyth-en balletak prestatzen ditu nazioarteko konpainientzat.
- 2004tik Valentziako Antzokien errektore kontseiluko kidea da, Inmaculada Gil-en zuzendaritzapean.
Dokumentuaren akzioak
Euskarazko bertsioan, gure estrenaldiko eguna gaizki eman dut: EKAINAREN 5an izango da Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Milesker zuzentzeagatik. Izan untsa. Filgi
Eskerrikasko abisuagatik Filgi. Zuzendu dugu. Ondo segi zuk ere!