Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza garaikidearen zirkuitoa 2009
Asteburu honetan jarriko da abian Dantza garaikidearen V. zirkuitoa. Euskal Autonomi Erkidegoko antzoki publikoen SAREAk antolatu du zirkuitoa, Eusko Jaurlaritzak bultzatu eta Diputazio eta Udal ezberdinen laguntza jaso du. Orotara 21 dantza konpainik hartuko dute parte (horietarik 11 bertakoak) eta 50 emanaldi baino gehiago eskainiko dituzte, azaroa bitarte, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hainbat herritan.
Zein asmo dituzte alderdi politikoek dantzarentzat?
Igandean Euskal Autonomia Erkideko parlamentua eta Lehendakaria hautatzeko hauteskundeak egindo dira. Alderdi politikoen programak aztertu ditugu eta dantzari dagokionez zein proposamen eta asmo dituzten bildu dugu. Hona emaitza:
Dantzaz elkartearen hautaketa froga
Dantzaz elkarteak hautaketa froga deitu du heldu den maiatzaren 15erako. 18 eta 22 urte arteko dantzariendako dago deituta. Hautatuak izanen diren dantzariek 2009ko irailetik 2010eko abuzturarteko formakuntza eta ikasketetarako laguntza bat jasoko dute.
Libertimendua Donapaleun: Paisola idek!
Donibane Garaziko ohitura berriari jarraikiz, Amikuzen ere, Libertimendua prestatzen ari dira heldu den martxoaren 1erako. Donapaleu inguruko 40 bat gazte ari dira lan eta lan azken hilabeteetan ikuskizuna prestatzen. Kabalkadek sona dute Baxe Nafarroa osoan. Azken urteotan hitza berreskuratu dute. Paisola idek! izena jarri diote Amikuzetarrek haien entzerkiari, krisia tarteko, pairatzen ari garen zaparradari aurre egiteko parasola irekitzea besterik geratzen ez zaigulakoan.
Dantza ikerketaren nazioarteko kongresua
Uztailaren 15 eta 19 bitartean eginen dute Malagan Dantza ikerketaren nazioarteko kongresua. UNESCOren Dantzaren nazioarteo batzordea da antolatzailea eta horren kide diren 150 herrialdetako dantzari, irakasle, ikertzaile, zale, programatzaile... daude bertan parte hartzera deituta. Martxoaren 1ean zabalduko dute bertan parte hartu ahal izateko epea.
Sardiniako "Joaldunak" Altsasun izango dira asteburuan
Sardiniako Orosei herriko inauteriak gonbidatu bereziak izango dira aurten Altsasuko inauterietan. Ardi-larruak soinean, egurrezko maskarak aurpegian eta ezkila handiak dantzaraziz Europako inauterietan dauden joaldune motako mozorro ikusgarrietako batzuk dira Oroseikoak.
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2008ko diru-laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2008an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 260.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 40.000 gehiago.
Dantza sorkuntza babesteko Aterpean programaren deialdi berria
Aterpean artista egoiliarren mugazgaindiko programa bat da, Dantza Hirian ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri eremuetan ezagutzera ematea da. Programa honetan parte hartu ahal izateko proiektuak jasotzeko deialdia zabaldu dute. Proiektua bidaltzeko azken eguna martxoaren 6a izanen da.
Atzo eta gaurko inauteriak Iruñeko Donibane auzoan
32 urte daramatzate Iruñeko Donibane auzoan inauteriak ospatzen. Aurten ere egin zuten otsailaren 7, 8 eta 9an. Modu berezian gainera. Haien pertsonaia propioez gain, Kantabriako Silio herriko "La Vijanera" inauteria eta Veringo (Ourense) Cigarrons-ak izan zituzten gonbidatu. Astelehenean Aitzpea Leizaola antropologoak atzoko eta gaurko inauterien inguruko hitzaldia eman zuen.
Axeri Boda Arriagan
Heldu den igandean, otsailak 22, berriz ere emanen du Argia dantza taldeak Axeri Boda dantza ikuskizuna Bilboko Arriaga antzokian. Emanaldia baino lehenago, asteazken honetan, ikuskizunaren ildoa azaltzeko hitzaldia emanen dute Bilboko Kafe Antzokian Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik.
Dokumentuaren akzioak