Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Axeri Boda Arriagan

Dokumentuaren akzioak

Axeri Boda Arriagan

dantzan.com
2009/02/16 10:18
Heldu den igandean, otsailak 22, berriz ere emanen du Argia dantza taldeak Axeri Boda dantza ikuskizuna Bilboko Arriaga antzokian. Emanaldia baino lehenago, asteazken honetan, ikuskizunaren ildoa azaltzeko hitzaldia emanen dute Bilboko Kafe Antzokian Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregik.

Iazko otsailean estreinatu zuen Argia dantza taldeak bere azken ikuskizuna: Axeri Boda.  Bilboko Arriagan izan zen eta ordutik Donibane Garazin, Donostian, Zumarragan, Mungian, Iruñean, Andoainen eta Eibar-en egin dituzte emanaldiak. Orain, otsailaren 22an, berriz ere aurkeztuko dute Axeri Boda Bilboko Arriagan. Gainera ikuskizunaren nondik norakoak azaltzeko hitzaldia eskainiko dute Juan Antonio Urbeltz eta Iñaki Arregi dantza maisuek Bilboko Kafe antzokian.

 

Hitzaldia:

Otsailak 18, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan

Bilboko Kafe Antzokian. Sarrera librea.

 

Axeri Boda:

Otsailak 22, igandea, arratsaldeko 19:00etan

Bilboko Arriaga antzokia.

Sarrerak salgai, hemen.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.