Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Orain Iparralden, Mauleko Festetan, Igandean
Orain pare bat asteko Zugarramurdiko “Sorginaren Egunean” ekitaldi arrakastatsua (1000 sarrera baino gehiago salduak) egin ondoren, aurrera doa Oskorrik Baztango Dantzariak Taldearekin martxan jarri duen proiektu berria.
Elai-Alai dantzan 1938ko film batean
Euskadiko Filmategiak Gernikako Elai-Alai dantza taldearen irudi zaharrak berriztatu eta prestatu ditu, eta datorren uztailaren 21ean Baionako Euskal Museoan eskainiko dira. Proiekzioaren ondoren, Filipe Oihanburuk Elai Alairen ibilbidez, eta haren ondotik etorri ziren Olaeta eta Oldarra baletetaz mintzaldia eskainiko du.
Hamabigarren aldiz, Erromeria Eguna egingo da Errenterian
Neskatxen soka-dantza, erromeria nagusia eta herri bazkaria izango dira ekitaldi garrantzitsuenak. Madalen Jaien aurreko larunbatean ohikoa izaten da Erromeria Eguna, eta aurtengoa etzi izango da. Aurten hamabigarren aldia da jaialdia antolatzen dutela, eta Ereintza Dantza Taldea da guztiaren arduraduna. Dantzak erakustaldi soila beharrean, parte-hartzaileagoa izan behar zuela uste zutelako hasi zen Ereintza Erromeria Eguna antolatzen, eta asmo horrekin jarraitzen dute.
Mutxiko elkartea 2010ko Boiserako Jaialdira bidaia
Mutxiko Elkartea uztailaren 27tik abuztuaren 1a bitarte Boise-n (Idaho, Estatu Batuak) ospatuko den “Jaialdi 2010”era gonbidatua izan den talde internazionala da. Bost urtetik behin ospatzen den “Jaialdi 2010”, Euskal Herria eta Estatu Batuko diasporaren arteko erlazioa sendotzeko aukera aparta izan ohi da, Estatu Batuetako euskal komunitateentzako derrigorrezko hitzordua bilakatzen delarik; bertan 30.000 pertsona inguru biltzen da.
Txinara doa dantzara Bakioko Itxas-Alde dantza taldea
Uztailaren 13an Shangaiko Nazioarteko Erakusketan dantzatuko du Bakioko Itxas-Alde dantza taldeak. Ondoren, munduko abesbatzen lehiaketan emanaldia eskainiko du. Uztailaren 11tik 22ra Txinan ibiliko da Bakioko dantza taldea.
Bidasoaldeko Nazioarteko Gazteen Folklore Jaialdia 2010
Uztailaren 22tik 27ra ospatuko da Bidasoaldean dantzari gazteak biltzen dituen nazioarteko folklore jaialdia. Errumania, Mazedonia, Espainia eta Euskal Herriko dantzari gazteak arituko dira aurtengo jaialdian. Irun, Zarautz, Etxalar eta Beran egingo dira emanaldiak. Hona egitaraua:
Zarauzko folklorea sakon aztertu dute Alberdik eta Etxabek
Badira hilabete batzuk kaleandela Xabier Alberdi eta Xabier Etxabek idatzitako "Zarauzko folklorea izeneko liburua. Lan sakon eta mardul honetan Zarauzko folkloreari begirada historikoa eta gaur egunekoa luzatu diote, eta bildutako datu andana testuinguruan kokatzeko ahalegina egin dute. Euskal dantzaren ibilbidea herri baten adibidetik ezagutzeko aukera bikaina da.
Gauargi: gaztetxoenen nazioarteko folklore jaialdia
Mazedonia, Errumania, Ukraina, Grenobleko dantza garaikide konpainia bat, eta Euskal Herritik Ezpeletako Ezpela, Hazparneko Elgar Oinka eta Larraineko Erregetxopital dantza taldeak arituko dira 2010eko Gauargi jaialdian. Gaztetxoen nazioarteko 14. folklore jaialdia uztailaren 16 eta 19a bitartan ospatuko da.
Dantza berria estreinatuko dute Antzuolan, Mairuaren Alardean
Uztailaren 17an ospatuko da 2010eko Mairuaren Alardea Antzuolan. Azken urteotan, ikerketa, gogoeta eta aldaketa prozesuan sartuta daude, eta lan horretan urrats berri bat emango da aurten. Neskek dantza berri bat aurkeztuko dute.
"Hiria eta dantza" aztergai izango da Ortzadarren folklore jardunaldietan
Datorren urrian burutuko dira XXVI Folklore Jardunaldiak eta aurtengo gaia "Hiria eta Dantza" izango da. Urriaren 20, 21 eta 22an ospatuko dira jardunaldiak. Hona hemen jardunaldien gaiari buruzko zirkularra.
Dokumentuaren akzioak