Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzan dakiten marrazki harrigarriak
Ryan Woodward marrazkilari eta animazio-egile bikaina da. Besteak beste Warner Brothers, Sony Pictures, Disney, Marvel eta Dreamworks-entzat egin du lan. Ez da dantzaria, baina dantza garaikidea asko maite du eta gorputzaren adierazpen gaitasun harrigarria marrazkien mundura eramateko ahalegina egin du. Emaitza bikaina da!
Hostoak eta Karrikan, Kukairen ikuskizun berriak 2011 urterako
Karrikan izeneko kale-ikuskizuna prestatzen ari da Kukai 2011 urterako. Hiru koreografo garaikide, Damian Muñoz, Iker Gomez eta Pantxika Telleria gonbidatu ditu ikuskizun horretarako pieza zuzentzera. Bestalde, Oreka TX-ek proposatuta, Hostoak ikuskizunean parte hartuko du. Bertan, musika eta kantuan ari diren bi talde arituko dira dantzariekin batera: Oreka TX eta Amaren Alabak.
Noemi Vianak irabazi du Madrileko koreografia lehiaketa
Abenduko lehen egunetan ospatu da Fernán Gómez antzokian Madrileko lehiaketa koreografikoaren 24. ekitaldia. Lehen saria euskal dantzari batek, Noemi Vianak irabazi du. PI-20 lana aurkeztu zuen Vianak, eta epaimahaiaren sariaz gain, ikusleen, kritikaren eta partehartzaileen sariak eskuratu ditu.
Manuel Delgado eta hiri-koreografiak Ortzadarren jardunaldiak ixteko
Aurreikusitako egunean bertan behera geratu zen Manuel Delgadoren hitzaldia hegaldiaren arazo baten ondorioz, baina aste batzuk beranduagoa etorri da Iruñera eta Ortzadarren jardunaldiak itxi ditu bere hitzaldiarekin. Hiri koreografiak izan ditu mintzagai. Ortzadarreko kideek hitzaldi osoa sareratu dute bideoetan eta hemen duzue eskura.
Koloreaga, Nafarroako festagileak koloreztatzeko
Asisko Urmenetaren marrazkiekin, Nafarroako dantzari eta festagileen irudiz, kolorez margotzeko liburuska argitaratu du Duguna dantza taldeak. Otsagabiako dantzariak, Arizkungo sagar-dantzariak, Lesakako ezpata-dantzariak edo Luzaideko bolantak edo Jaurrietako neskak ageri dira bertan besteak beste.
Olatz de Andres-ek "dA cAPO" eskainiko du Feministaldian
"dA cAPO" Olatz de Andres-en sorkuntza, Artelekun ikusi ahal izango da abenduaren 18an, arratsaldeko 19:00etan. Feministaldia jardunaldien baitan aurkeztuko du Olatz de Andres-ek sorkuntza lan hau.
Aterpean 2011, Dantza Hirian-en artista egoiliarren programa
2011ko urtarrilaren 31 da Aterpean 2011 programan parte hartzeko proiektuak bidaltzeko azken eguna. Aterpean artista egoiliarren programa bat da, Dantza Hirian –Mugaren Bi Aldeetako Dantza Jaialdia hiripaisaietan– ekimenak sortua. Bere helburua gaur egungo dantza-ikuskizunak sortu, ikertu eta hiri-eremuetan ezagutzera ematea da.
Maider Gonzalezek irabazi zuen Bilbo Hiria dantzari gazteen 5. lehiaketa
Nacho Duatoren "Duende" lanaren interpretazioarekin eskuratu zuen Maider Gonzalez-ek lehen saria. Sonia Fernandez madrildarra eta Claudia Faubel balentziarra sailkatu ziren bigarren eta hirugarren.
"Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du Elai Alaik
Datorren ostiralean, abenduaren 17an, Santurtziko Serantes Aretoan eta arratsaldeko 20:30etan Portugaleteko Elai Alai Dantza Taldeak "Dantzak eta Errituak" ikuskizuna aurkeztuko du.
Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andres La Fundicion-en
La Fundición-ek abiarazi zuen nazioarteko proiektu batek Leire Ituarte, Matxalen Bilbao eta Pilar Andrés Buenos Airesera bidean jarri zituen joan den azaroan, La Fundición-en berton Egoitzako Sorkuntzaz burutu zuten pieza bat han aurkez zezaten.
Dokumentuaren akzioak