Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2010ko diru-laguntzak
Koreografia sorkuntzarako, dantza lanen ekoizpenerako, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 2010an eman dituen diru-laguntzen zerrenda argitaratu du Eusko Jaurlaritzak. Denera 365.000 Euro eman ditu deialdi honetan Eusko Jaurlaritzak, iaz baino 14.000 gehiago.
Philippe Saire konpainia Euskalduna jauregian izango da
Datorren otsailaren 5an, larunbata, arratsaldeko 20:00tan hasita, Philippe Saire konpainiak Lonesome Cowboy lana eskeiniko du Bilboko Euskalduna Jauregian. Lan hori izango da "Dantzaldia 2011" jaialdiari hasiera emango diona.
Lakuntzako alkate-dantza 2011
Urtarrilaren 20an, San Sebastian eguna zen Donostian, San Saastianak Lakuntzan. Data horrekin ospatzen da alkate-dantza urtean lehenengoz Lakuntzan, bigarrengoz, aldiz, Korpus egunean. 70.hamarkadan Deustoko Bihotz Alai dantza taldeak berreskuratu eta plazaratu zuen lehenengo aldiz Lakuntza bertan Alkate-dantza eta talde bera izan zen segidan herriko gazteei irakatsi ziena. Aurten Donostiataz ahaztu eta Lakuntzara joateko aukera izan genuen. Hona bertan bizitakoaren kronikatxoa.
Dantza eta Hezkuntza hizpide Katalunian
Katalunian, joan den uztailean, dantza eta hezkuntzaren inguruko lehen jardunaldiak ospatu ziren. Jardunaldi horiek dantzaren inguruko profesionalek eskola eta institutuetan izandako hartu-emanen ezagutzea eta trukaketa zuten helburutzat, eta orain, Dansacat.org web orrialdean jardunaldi horietan esandakoaren laburpena jaso dute.
"Panderuaren gizona": Traspasos berriz dantzan
Traspasos konpainiak eta Mikel Urdangarinek 2009an estreinatu zuten "Nora" ikuskizuna. Emanaldi berri horrekin, eta urte batzuetan antzerkian aritu ondoren, bere sorrerako oinarrietara itzuli zen konpainia gasteiztarra eta dantzari ekin zion. Lan horren emaitzaren zati bat sarean ikus daiteke orain.
Otsailean hasiko da Natxo Monteroren azken lanaren bira
"Carni di prima qualità" da Natxo Monteroren azken lana. 2009ko abenduan estreinatutako lan honek, jadanik, Madrileko XXIII. koreografia lehiaketan 2. saritua izan da eta Bartzelonako La Caldera sorkuntza gunean egoitza programa eskuratu du. Otsailean, lan horren birarekin hasiko dira Gasteizen.
Gaztediren 60. urteurrenaren blog berria
2011 honetan Gaztedi Dantzari Taldeak 60 urte beteko ditu eta urteurren hain berezia ospatze aldera ekitaldi ugari antolatu ditugu. Hori dela eta, aipatutako ekitaldi horien guztien berri izan dezazuen sortu dugu blog hau, aldian-aldian izango diren ospakizunak ezagut ditzazuen eta horietaz gozatzeko aukera izan dezazuen. Gauzak horrela, gure asmo eta ilusio on guztiez antolatuko ditugun ekimenetara hurbiltzera animatzen zaituztegu. Eskerrik asko urte luze hauetan zehar zuen laguntza jasotzeagatik.
The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon
The Place, Londresen dagoen dantza garaikideko eskola entzutetsua da. Dantza eskola garrantzitsu horretan sartzeko audizioak egingo dira Bilbon datorren martxoaren 6an. Audizioan hautatua gertatuz gero Europako Batasuneko beka ziurtatuta izaten da.
Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria
Pasa den urtarrilaren 22an Iruñeko Tempomobile dantza konpainiak eta Mikel Gaztelurrutia hirukoteak "Yo", euren azken lana, estreinatu zuten. Datozen asteetan beste lau emanaldi eskainiko dituzte Iruñerriko eskualdean.
Flash Mob deialdia Zubietan martxoaren 20an
FLASH MOB erraldoia Zubietan (Gipuzkoa) egingo dugu, martxoaren 20an, igandea, eguerdi partean. Zubietako plazan elkartasun uholdea sortzuko dugu, energia transformatzaileaz inundatzea, eta Zubietako bizilagunei besarkada bat ematea gipuzkoar guztion partetik.
Dokumentuaren akzioak