Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Flash Mob deialdia Zubietan martxoaren 20an

Dokumentuaren akzioak

Flash Mob deialdia Zubietan martxoaren 20an

2011/01/21 12:13

Martxoaren 20a egun berezia izango da, dudik pe, karga sinboliko handia izango duena. Deialdia zabaltzen laguntzen bagaituzue, eta milaka herritarrek erraustegiaren proiektuan moratoria eskatzen badugu, moratoria lor genezake. Zergatik ez. Dantza egiten duen herriak edozer lor dezakeelako. Zarautzen lortu zen txoznak munoara ekartzea. Eta gogoratzen ze ondo pasa genuen?

Euskal Herriko dantzari eta dantzazale guztiak proiektu honetan inplikatu behar ditugu, martxoaren 20koa benetan handia izan dadin.
Zuen herrietara dantza erakustera joatea nahi baduzue, mesedez jarri gurekin harremanetan: gipuzkoazz@gmail.com. Gu gustora joango gara.

Koreografia oso potentea da, baina baina ikasteko oso sinplea. Internet bidez dantza ikasi nahi dutenentzat ere bizpahiru aste barru tutorialak igoko ditugu. Eta aurrerago ensaio orokorrak antolatuko ditugu Usurbilko kiroldegian, martxoaren 20rako dantza jakinda izan nahi duten gipuzkoar guztiek dantza ikasteko aukera izan dezaten. Martxoaren 20an bertan ere izango da dantza ikasteko aukera, egingo diren tailerretan. Aitzakiarik ez dago beraz, martxoaren 20an zubietarrei maitasuna eta babesa erakusteko.


Adi beraz. FLASH MOB, martxoak 20 Zubietan, osasuna atez ate, MORATORIA, errausketarik ez.
Mesedez, lagundu gaitzazu zure lagunen artean mezu hau zabaltzen.

http://zarautz0zabor.wordpress.com/

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.