The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon

2011/01/24
The Placen ikasteko sarrera-proba martxoan Bilbon

The Place, London Contemporary Dance School-ek sarrera-probak egingo ditu eskola horretan 20011-2012 ikasturtean dantza garaikidean, unibertsitate mailan formatu nahi dutenentzat. LCDS puntako gunea da dantzaren hezkuntzan, eta bertan hezi dira gaur egun munduan barrena dabitzan hainbat dantzari profesionalk, koreografo, zuzendari artistiko eta irakasle. Londresen du egoitza, eta The Place entzutetsuaren baitan dago, Richard Alston-en dantza konpainia eta Robin Howard-en antzerki-dantzarekin batera.

Ikastetxean sartze lortzen dutenei Europako Batasunako beka ematen zaie eta bertara sartzeko ez dira ohiko ziurtagiri akademikoak behar.

Audizioan honako hauek egin beharko dira:
1. Dantza klasikoko klase bat. Puntak ez dira beharrezkoak.
2. Dantza garaikideko klase bat.
3. Minutu bateko bakarkako dantza bat. Sorkuntza propioa izatea gomendatzen da. Koreografia ahoz aurkeztu beharko da. Musika CDan eramana.
4. Elkarrizketa pertsonala egitea toka daiteke.

Sarrera-proba non egingo den:
Artebi, Bilboko Musika, Arte Eszeniko eta Ikus-arteetako Eskola
Jon Arrospide kalea, 14, Bilbo
Metroa Deustu (Iruña irteera)

Audizioan izen-emateko eta informazio gehiagorako jarri kontaktuan antolatzailearekin:
Alicia Gomez Linares
f.blas-a.gomez@telefonica.net