Dokumentuaren akzioak
Philippe Saire konpainia Euskalduna jauregian izango da
Bost dantzarik gizonezkoen arteko harremanak esploratzen dituzte, gizon talde baten fisikotasunaren bidez eta kirol-kodeen oinarritik abiatuta. Oso arteza den gorputzaren lengoaiaren potentzia muturreko nekeraino heltzen diren dantzarien eskuzabaltasunaren bidez adierazten da eta pieza osoan zehar planeatzen du.
Gizona eta menderatzeko duen nahi etengabea.
Gizona eta talde baten parte izateko duen sena.
Gizona eta arriskuak hartzeko, oldartzeko, parte izateko... duen beharrizana.
Lonesome Cowboy gizonezko dantzarientzako koreografia dugu, atal bi ditu, eta nortasun maskulinoaren gaineko estudio bat da. Bi zati desberdin eta osagarri hauek dauzka: kinteto bat eta duo bat. Interprete talde horrekin Philippe Sairek era lasaituan ikertzen du norbanakoaren eta taldearen arteko hartu-emanen funtzionamendua. Jolasa eta ondo definituriko arau batzuk erabiliz, zenbait noziotara inguratzen da pieza, hala nola: taldeespiritua, elkartasuna, oldartzea, hurbilketa, arbuioa, zerbaiten parte izatea, arriskua…
Taldean ematen diren hartu-eman maskulinoei buruzko esperimentu fisikoa da kintetoaren planteamendua. Taldeak artaldekeriarantz eta onartzeko moduko hurbiltasun baterantz jo ohi du, jendetzaren artean galduta dabilenak bezalaxe. Duoak, ordea, nolabaiteko intimotasunera behartzen du, eta hor borroka moduko bat ematen da. Antzezpen-tentsiozko momentu hori fusio/banatze tratamendu batekin ixten du Sairek, borroka sekuentzia luzearen ostean.
Koregrafia: Philippe Saire, en colaboración con los bailarines
Dantzariak: Philippe Chosson, Pablo Esbert Lilienfeld, Matthieu Guénégou,
Mickaël Henrotay Delaunay, Mike Winter
Argien diseinua: Laurent Junod
Soinu-sorkuntza: Christophe Bollondi
Eremu eszenikoa: Sylvie Kleiber
Ekoizpen-laguntzailea: Muriel Imbach
Jantziak: Isa Boucharlat
Jantzien arloko languntzailea: Célia Franceschi
Makillajea: Nathalie Monod
Arte-aholkularitza: Philippe Weissbrodt
Errejidoreak: Dominique Dardant, Yann Serez
Ekoizpen kideak: Cie. Philippe Saire, La Bâtie-Festival de Genève
Eskerronak: Claude Champion, Tennis-Club Lausanne
PHILIPPE SAIRE
Koreografoa
Philippe Saire Algerian jaio zen. Bost urte zituela, bere familia Lausanera lekualdatu zen, eta han hezi zen dantzari bezala. Hainbat herritan izandako denboraldi batzuen ostean eta Parisen izandako egonaldi luzearen ondoren, bere konpainia fundatu zuen 1986an.
1995ean Philippe Saire konpainiak bere sorkuntza eta programazio espazioa inauguratu zuen: Sévelin 36 antzokia, hain zuzen ere. Antzokia Lausanan dago, eta zeharo emana dago dantza garaikidearen alorrean, bai bere konpainiaren sorkuntzak hartzeko, bai nazioarteko konpainiak aurkezteko, eta baita ere konpainia gazteei babesa emateko (Printemps de Sévelin jaialdia eta erresidentziak).
1998an Philippe Sairek Vaud Foundation for artistic promotion and creation-en Sari Nagusia irabazi zuen. Urte berean Seine–Saint-Denisko (Frantzia) Conseil Généralek emandako Autore Saria ere lortu zuen Sixth International Choreographic Meeting-en, Etude sur la légèreté piezarengatik. 2004an Philippe Sairek Zuricheko ProTanz-ek emandako.Swiss Dance and Choreography saria jaso zuen.
2006an Lausanne Centre for contemporary dance delakoak –Philippe Sairek zuzendua– estudio berri bat inauguratu zuen Sébeillonen: CARGO 103 izenekoa. Hona hemen bere sorkuntzak: Encore torride (1986), Paresseux vertiges (1987), 3 x rien (1987), Ah! Finir... (1989), L'Ombre du doute (1989), Don Quixote (1990), Vie et moeurs du caméléon nocturne (1991), Nouvelles (1992), L'Alibi et le topographe (solo - 1993), La nébuleuse du Crabe (1994), Vacarme (1994), Le Palindrome (1995), Petites catastrophes naturelles (1996), Etude sur la légèreté (1998), Faust (1999), La haine de la musique (2000), Impostures (2001), Les Affluents (2001), Lonesome Cowboy (2002), Jour de fuite (2003), [ob]seen (2003), Cartographies – choreographic interventions in urban landscapes (Lausanne, 2002,
2004, 2007ko udetan), Sang d’encre (2005), Could I just draw your attention to the brevity of life? (2006) eta Il faut que je m’absente (I really have to go now) (2008).
FILMOGRAFIA
Koreografo lanetan jarduteaz gain, Philippe Sairek dantzaren unibertsoarekin loturiko hainbat bideo-film sortu edota zuzendu ditu, betiere bere konpainiarekin ekoiztuak.
- Rien qu'une poussière dans l'oeil (1989), TVSR
- Don Quixote (1990). Zuzendaria: François Kohler
- L’ombre du doute (1989). Zuzendaria: Frédéric Maire
- La nébuleuse du Crabe (1994). Zuzendaria: Philippe Saire
- Second souffle (1998). Etude sur la légèreté izeneko piezan oinarrituta. Zuzendaria: Yves Kropf. Ekoizle kideak: Compagnie Philippe Saire / Climage / TVSR
- La haine de la musique (2000). Pascal Quignard-en saiakeratik abiatuta. Pierre- Yves Borgeaud-ekin kolaboratuz.
- Les Affluents (2001). Zuzendaria: Philippe Saire
- Cartographie 2 – Les arches (2002). Zuzendaria: Philippe Saire
- [ob]seen (2003). Zuzendaria: Philippe Saire
- Sang d’encre (2005). Zuzendaria: Philippe Saire
-Blind Date (2006). Zuzendaria: Philippe Saire. Ekoizlea: Télévision Suisse
-Could I just draw your attention to the brevity of life? (2006). Zuzendaria: Philippe Saire
-Cartographie 7 – Le bassin (2008). Zuzendaria: Philippe Saire
-Faire diversion (2008). Zuzendaria: Philippe Saire
Dokumentuaren akzioak