Dokumentuaren akzioak
Otsailean hasiko da Natxo Monteroren azken lanaren bira
Dantzan
2011/01/25 13:05
Natxo Monterok bere blogean aditzera eman duenez otsailaren 11an hasiko da "Carni di prima qualità" bere azken lanaren bira. Estatu mailan errekonozimendu desberdinak jasotakoa lana da hori eta dantzariak, momentuz, maiatza arteko programa iragarri du. Hala ere, "Carni di prima qualità" lana, "Redescenan", Espainiako antzerkien zirkuitoan, gomendatutako pieza bezala sartu dute. Horrek esan nahi du, hemen iragartzen dizkizuegun datez gain, beste emanaldi batzuk ere azaldu daitezkeela Natxo monteroren egutegian datozen hilabeteetan.
Datak:
- Otsailaren 11an, Gasteizko Artium Museoan, 20:00tan.
- Otsailaren 12 eta 13an, Bilboko La Fundicion antzokian, 20:00tan.
- Martxoaren 14 - 17 bitarteko egun batean (ordua eta eguna zehazteke), Donostiako Dferiaren programa barruan.
- Maiatzaren 1an, Cadizeko enDanza jaialdian.
- Maiatzaren 5 eta 7a bitarte, Kordobako (Argentina) Pulso Urbano jaialdian.
Dokumentuaren akzioak