Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Dantza eta Hezkuntza hizpide Katalunian

Dokumentuaren akzioak

Dantza eta Hezkuntza hizpide Katalunian

2011/01/28 11:34

Katalunian, uztailaren 5ean ospaturiko "Dantza eta Hezkuntza" jardunaldietan hamahiru hizlari izan ziren, eurak dantza-irakasle gisa betetzen duten paperaz eta esperientziaz jarduteko. Hamahiru hizlari horiek bat datoz dantzaren sentsibilizaziorako duten borondatearekin, eta kasu askotan, baita kohesio sozialerako eta baloreekin lan egitearekin. Hala ere, euren arteko ezberdintasun nagusia euren lantokia litzateke. Batzuk instituzioetatik datoz, beste batzuk euren inguruko administrazioetatik, azkenak, iniziatiba pribatu edo subentzio ofizialik gabekoak dira, baina, esan bezala, denek dute euskarri gisa irakasle papera edo artistaren esku-sartzea.

Gainera, azken urteetan dantzarako eta honen hezkuntzarako sortu diren material didaktiko batzuen inguruko informazio apur bat ere aurkeztu zen jardunaldi hauetan. Dansacat.org web orrialdean jaso dugu jardunaldion laburpena, hala ere, guk interesgarriak diren puntu batzuk ekarri nahi izan ditugu hona.

 

Lynda Miguel - SUDANSA elkarteko lehendakaria.

Sudansa programa.

Sudansaren helburua sorkuntza-egoeran dauden koreografo profesionalak

irakasle eta ikasleekin elkartzea da, honen bitartez, mekanismo koreografiko bat egiterakoan elkarrenganako formazio bat egon dadin. Helburu hau lortzeko tailerrak antolatzen dira, non konpainia jakin baten sorkuntza lana, eskolan egiten den lanarekin elkartzen den, horrela, elkarrenganako influentziaz betetako koreografiaren sorkuntza prozesua jartzen delarik martxan.

Irakaslegoaren gogoeta eta esperientzien trukaketari mesede egiteko formazio ikastaroak ere antolatzen ditu Sudansak, betiere, artistek lan metodologiak eta erreminta pedagogikoak egiten laguntzeko.

 

Cristina Alsina - CEIP Gerome Bartomeuko irakaslea.
Mou-te! programa.
Mou-te!-ren (Mugitu zaitez! katalanez) helburua erlazio interkulturalak, kohesio soziala eta katalanaren erabilera indartzea dira.

Euren jarduera eskolako ikasorduen barruan egiten da, musika, plastika, gorputz hezkuntza orduetan, horrela, ikasleen arteko lotura afektiboak sendotzeko asmotan. Horrez gaintolerantzia eta errespetu gaitasunak lantzen dituzte eguneroko taldelanetan.

Espezialista izan ohi da ekintza diseinatu eta zuzentzen duena. Zirkoa eta dantza baliabidetzat pedagogia aktiboa eta ikasketa esanguratsua dira ekintzen oinarri

 

Luisa Garcia eta Toni Gomez - Bartzelonako programa kulturalen arduradunak.

TOT Dansa programa

Bartzelona hiriko zentroei zuzenduriko programa da hau. Nerabezaroan dauden gazteekin lan egitea aukeratu da euren sorkuntza potentziala aprobetxatzeaz gain, erresistentzia kulturalari eta espresio pertsonalari zein artistikoari aurre egiteko asmoz.

EESA /CPD Institutuek dantzaren formazioan laguntzen dio irakaslegoari, eta batzuetan ikasleekin ere egiten dituzte saio batzuk.

 

Haidé Garriga eta Joan Serra - Dansa ARA programa.

Bartzelona hiriko lehen hezkuntzako bigarren mailan dauden haurrei zuzenduriko programa da Dansa ARA. Dantza tradizionalarekin hasitakoa izan arren, azken urteetan dantzan garaikide aldera eboluzionatu da. Gorputz Hezkuntzaren kurrikulumaren barnean kokatzen da eta aurten 200 ikastetxek hartu dute parte.

 

Susana Perez - Dantzaria, psikologian doktore eta Ramon Llull Unibertsitatean irakasle.

Dantza klase batek duen eragina emozionalki.

Ikerketa desberdinek jarduera fisikoak onura sozial, psikologiko eta fisikoak dakartzala baieztatzen dute. Dantzako saio praktikoetan irakasleak, ikasleen gorputz eta emozioen aldaketaz konturatzen dira, aldaketa hauen ebaluazioa egiteko Gorputz Irudiaren marrazkia erabiltzen delarik. Emaitzek diote dantza klaseek norberak berekiko duen ziurtasuna, autoestima egoki bat lortzea eta gorputza ondo ezagutzea dakarrela.


Gloria Sardá Clous - Yehudi Menuin Fundazioa

MUS-E programa

1999.urtetik Katalunian sartutako programa da MUS-E. Disziplina artistikoen barruan ematen da eskola publikoetan eta kohesio soziala, elkarbizitza bezalako baloreak dantzaren bidez sustatzea du helburu.

Gainera, ez eskola bertako ikasleekin bakarrik, baizik eta, inguruko ikastetxeetako beste ikasleekin elkarekintzak egiten dituzte. Aurten adibidez "JUNTS BALLEM A LA PLATJA" (Egin dezagun dantza elkarrekin hondartzan).

 

Xexca Casagran - Gironan dantzaren zabaltzaile eta sustatzaile.

Educadansa.

Gironako eskolekin batera dabilen enpresa da Educadansa, hala ere, kurrikulumetik kanpo lan egiten dute. Eskola kanpoko ekintzak antolatzen dituzte batez ere eta langileak Gironako Unibertsitatean psikologia eta magisteritza ikasleak izan ohi dira euren etorkizunean formazio handiagoa izan dezaten.

Educadansak lehen hezkuntzako ikaslegoa sentsibilizatzea du helburu, horrela, dantzaren onurak esperimentatu ditzaten eta etorkizuneko dantza harrobia izan dadin, bai dantzari eta bai publiko gisa. Eta ez bakarrik dantzan aritzen diren haurrak, familiekin ere lan egiten dute, dantzaren mundua bertatik bertara ezagutzeko.

Enpresa bat izateak, hala ere, baditu bere alde txarrak. Ekintza ezagutaraztea eta kudeatzeak denbora asko eskatzen du, eskolek izaten duten azpiegitura falta eta abar.

 

NATS NUS Konpainia

Nats Nus konpainiak dantzaren sorkuntza lantzen du, teknizismoa gabea, mugimenduen naturalatasuna aprobetxatuz eta bilaketaren jolasa sustatuz. "Inork ez du zu bezala dantzatzen: Ezagutu zaitez". Nitasuna garrantzitsua da, baina, taldea ere.

 

Nuria Sempere eta Catalina Posada - Dantza Gornalen.

Dantza Gornalenen helburua, dantza bera ikasorduetan integratzea da. Horrela, eskolak jadanik lantzen dituzten  errekurtsoak indartzeko: Talde lana, kohesioa, aukera berdintasuna, disziplina, entzumen aktiboa, kontzientzia korporala eta ohituren hobekuntza.



 



Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.