"Panderuaren gizona": Traspasos berriz dantzan

2011/01/26

90eko hamarkadan Euskal Herrian funtzionatu zuen dantza garaikideko konpainia bakarretakoa izan zen Traspasos. Hainbat emanaldi egin zituen eta erreferentziazko taldea izan zen. Gero dantza utzi eta antzerkian aritu  ziren, nagusiki. 2009ko maiatzean, Mikel Urdangarinen lankidetzarekin, "Nora" izeneko ikuskizunean, berriz heldu zioten dantzari. Ikuskizunaren zati bat, "Panderuaren gizona" kantarekin egindakoa, ikusgai dago sarean, Kap produkzioen eskutik.