Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria

Dokumentuaren akzioak

Yo, Tempomobile dantza konpainiaren ikuskizun berria

2011/01/24 13:14
Yo: Nola hartu dezake horrelako hitz txiki batek hain mundu infinitua bere barne?

Identitatearen bilaketa. Ihes egitearen beharra. Gure borroka indibiduala geure barruko deabruekin. Ezartzen dizkiguten loturak. Guk geuk geure buruari jartzen dizkiogun tranpak. Bakoitzaren egia aurkitzeko borroka, norberak duen armadura kentzeko.

Erritmo dardarikor batean, "Yo"-k nerabezaroa aztertzen du, dauzkan gatazkak miatu eta uneko energia ateratzen du. Azkenean, gazteek eta ez hain gazteek geure burua bertan islatuta ikusiko dugu, geure izanaren bilaketan. Hortaz, "Yo" adin guztietako errebeldeei, ezinegona dutenei, ameslariei eta apasionatuei zuzendua dago.

 

Koreografia eta zuzendaritza artistikoa: Becky Siegel.

Musika: Mikel Gaztelurrutia

Argiztapena: Carlos Salaberri.

Jantziak: Isabel Morales eta Tempomobile.

Dantzariak: Andres Beraza, Diana Casa, Josune Castellot eta Julio Cesar Terrazas Lopez.                 

Pianoan: Mikel Gaztelurrutia.

Kontrabaxuan: Toño de Miguel eta David Gomez.

Baterian: Miguel A. Benito "PT"                

                  

Datak: 

  • Urtarrilaren 28an, Zizur Nagusiko Kultur-etxean, 22:00tan.
  • Otsailaren 4an, Noaingo Kultura-etxean, 20:00tan.
  • Otsailaren 11an, Ansoaingo antzokian, 22:00tan.
  • Otsailaren 12an, Barañaingo auditorioan, 20:30tan.

 

"Yo" ikuskizuna prentsan.

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.