Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Atalak X, Victoria Eugeniako Kluban
Gaur, otsailaren 10a, osteguna, Dantzaz Konpainiak Atalak X lana eskainiko du 21:00tan Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan. Larraitz Ugartemendia klake dantzari ezaguna eta Maria Lobero biolin-joleak lagunduko diete ikuskizunaren zenbait zatitan.
Jotaren inguruan Caramella aldizkarian
Caramella, herri-musika eta kultura inguruko aldizkariak, jotaren inguruko monografiko zabal bat kaleratu du bere azken alean. Jota, Kataluniako lurraldeen zati handi batean dantzatzen da eta aldizkariak guzti horietatik datozen ekarpenak jasotzen ditu.
Uztaritzeko Hartzaro jaialdia 2011
Belaunaldiz belaunaldi ondarea galdu ez dezagun eta inauterietako ohiturak berpizteko asmotan dator aurten ere Uztaritzeko Hartzaro jaialdia. Festibal honen asmoa Euskal Herriko eta beste tokietako elkarte eta artistei gune bat eskaintzea da, horretarako, erakusketak, ikastaroak, ikuskizunak eta abar eskainiz. Hone hemen 2011ko egutegia:
Zapatain-dantza, zapatarien polka Euskal Herrian eta Europan
Umeak jartzen ditugu gero eta maizago zapatain-dantza egiten, baina zapatarien ofizioa irudikatzen duten dantzak helduen dantzak dira. Euskal Herrian zenbait txokotan ezagutu dira mota honetako dantzak, eta oso antzekoak Europako zenbait bazterretan aurkitu daitezke.
Abiatu dira maskaradak Santa Grazin
Otsailaren 6a eguzkitsu esnatu da Zuberoan. Santa Grazin ere eguzkitsu, baina hotz, goizeko lehen orduetan. Maskaradak kaleratu ahala, ordea, giroa berotzen joan da. Eguraldiak lagundu du hortaz, eta eskertu du bertara gerturatutako jende andanak. Zer esanik ez dantzariek, gorriek eta beltzek.
Inude eta artzaiak igande honetan Donostiako Alde Zaharretik
Aurten otsailaren 6an aterako da Donostiako Alde Zaharretik inude eta artzaien konpartsa. Kresala 1977. urtean hasi zen berriro kaleetan zehar konpartsa ateratzen, eta geroztik, fin aritu dira zita horrekin.
2011ko lehen maskaradak igandean Santa-Grazin
Aurten otsailaren lehen igandean hasiko dira maskaradak Santa Grazin. Herri horretako gazteek dute maiatzaren 15a bitarte astebururo maskaradak eskaintzeko ardura. Guztira hamabost emanaldi, ohiturari jarraituz lehena eta azkena Santa Grazin bertan izango dira.
Euskal dantzen ikastaroa hasi da Berlineko Euskal Etxean
Ia 40 lagun elkartu ziren pasa den ostiralean Berlinen, euskal dantzen ikastaroaren lehen saioan. Pasa den urrian jarri da martxan Euskal Etxea Berlinen, eta abian jarritako jardueren artean euskal dantza ikastaroa dago. Mikel Aristegi hasi da koordinatzaile lanetan. Lehen saioaren berri ematez gain bideo bat helarazi digu Unai Lauzirikak.
Mundu mailako dantza txapelketa Sadler´s Wells antzokiak antolatuta
Londreseko Sadler´s Wells antzokia mundu mailan punta-puntako agertokietako bat da dantzarientzat. Antzerki horrek Internet bidez egingo den mundu mailako txapelketa batetarako deialdia egin du edozein dantzari edo dantza talderentzat. Parte-hartzeko bideo bat grabatu eta Youtubera igo besterik ez da egin behar.
Tailerra Cesc Gelabertekin profesionalak ez diren dantzarientzat
Cesc Gelabert koreografoak hurbilketa koreografikorako tailerra eskainiko du Dantzaldia 2011 programaren barruan. Tailer hori bi zatitan zatituko da eta profesionalak ez diren dantzarientzat zuzendua dago. Bizkaia Aretoan (Paraninfo UPV/EHU) ospatuko den ekitaldi horrek matrikula edo sarrera doakoa izango du.
Dokumentuaren akzioak