Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Atalak X, Victoria Eugeniako Kluban

Dokumentuaren akzioak

Atalak X, Victoria Eugeniako Kluban

2011/02/10 10:25
Gaur osteguna, otsailaren 10a Dantzaz Konpainiak bere Atalak X hitzordura gonbidatzen zaitu  Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoan 21:00etan.

Egunerokotasunak Dantzaz Konpainiako dantzarien inspirazio-iturri izaten jarraituko du. Egunero dugu goiz nagi bat, aldarte txarrekoa, gogaitua,… Bizitzaren monotonia, klasea, entsegua, bazkaldu, entsegu gehiago…. Une horietan, hala ere, beti dago haren zati bat erakusten duen norbait. Eta guztian bezala, Eromen eta Kontrol gabeko uneak daude.
Gau honetako ikuskizunari hasiera emateko Larraitz Ugartemendia dantzari ezaguna eta klakeko koreografoa gonbidatu dugu, Maria Lobero biolin-jolearekin arte-mestizaian une batez aritzeko.

Sarrerak 6 eurotan daude salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.