Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Dantzari Txiki eta Alurr Eguna Ibarran
Ibarrako dantzariek ez ezik, inguruko herrietakoek parte hartuko dute, eta baita Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik etorritakoek ere, maiatzaren 28an
Dantza aste bat Arbona eta Ahetzen
Aniez Perez-ek "Dantza aste bat Euskal Herrian" eta "Dantz'Hadi" programak prestatu ditu datorren uztailaren 9tik 16a bitarte. Ahetzen eta Arbonan ospatuko diren jaialdiok dantzak ikasi eta lantzeko egonaldi bat izango dira, lehenengoan dantza tailerrak nagusituko direlarik eta bigarrenean, aldiz, dantzarako erromeriak. Valonia-Kataluniako 21 boutons eta Auberniako Komred izango dira aurtengo Dantz'Hadi jaialdiko gonbidatuak.
San Lorentzoko danzanteen kofradiak boletina estreinatu du Online
Duela hilabete zenbait estreinatutako web gunearen arrakastaren ondotik, San Lorentzoko Danzanteen Kofradiak pauso berri bat egin du boletin elektronikoa sortuz. Web gunearen bidez kontsultatzen ahal da eta euskarri digitalean dauden teknologia berrietatik ahal bezainbesteko hobaria lortzeko sortu da, informazioaren eta ezagutzaren hedadura lasterra ahalbidetzen duten heinean. Argitalpen honek duen Creative Commons lizentziak hain zuzen, hemen jasotako materialen hedatze eta erabilera erraza bultzatu nahi du.
Dantza solteari buruzko jardunaldiak Eusko Ikaskuntzak antolatuta
Eusko Ikaskuntzaren Folklore sailak dantza soltearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu. Aragoi, Asturias, Extremadura, Galizia eta Euskal Herriko ikertzaileek gaiaren inguruko ikerketa lanak eta gogoetak aurkeztuko dituzte datozen bi larunbatetan Eibarko Portalea Kultur Etxean.
Arranotsa atera gura neunke “Arratiako jotea”-ren alde
Gorbeaildeko esaera zahar batek hauxe dinosku: “ mihin bako arrana ugerrak jan”. Ba, Arranotsa atera gura neunke “Arratiako jotea”-ren alde. Aingeru Berguices Lausoro jaunak idatzitako “Koreografia endogenoak eta exogenoak erro tradizionaleko herri dantza modernoan Bizkaian” artikulu honen aurrean, balorazio sakonagoak aldea batera itxita, argitasun batzuk egitea ondo baino hobeto legoke egiaren bidean.
Dantzaz Konpainiak Sarritsasoa aurkeztuko du Lekeition
Joseba Sarrionandiaren olerki musikatuak dantzarako oinarri hartuta Dantzaz Konpainiak, Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki jaialdirako, Sarritsasoa sortu du. Lan hori, datorren uztailaren 8 eta 9an eskainiko du konpainiak Lekeitioko Isuntza hondartzan.
Dantza eta bideoa Nicole Seilerren mintegian
Datorren ekainaren 4 eta 5ean, Gipuzkoako Dantzagunean, bideoa eta dantza uztartuko dituen mintegia eskainiko du Nicole Seiler koreografo eta dantzariak. Espazioan bideoa nola erabili; bideoa argiztapen iturri bezala nola erabili, ez soilik irudi bezala; pantaila ez diren beste euskarrietan bideoa proiektatzea... landuko da besteak beste Hamalauzanko elkarteak antolatutako tailer horretan.
Transilvaniako ijito dantzak, Calabriako Tarantella eta jotak Ezpalak jaialdian
Datorren maiatzaren 28an eta 29an Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia ospatuko da Iruñean eta Eibarren. Bikoteko dantza soltea da aurtengo Ezpalak jaialdiaren ardatza, eta Transilvania, Calabria, Auvergne, Asturias, Aragoi eta Euskal Herriko taldeek beren eskualdean dantza soltean nola egiten duten erakutsiko dute.
Gasteizko Dantza Plazan 2011
Aurten ere abian da Gasteizko Udal Folklore Akademiak antolatzen duen Dantza Plazan zikloa. Udaberri eta Udako hainbat ostiraletan, oro har, Gasteizko plaza ezberdinak hartuko ditu egitasmoak. Akademiako musikariek dantza doinuak interpretatuko dituzte plazetara bertaratzen diren dantzari eta dantzazaleak dantzan jartzeko.
Emakumeak aurresku txapelketetan mintzagai
Bart, Euskadi Irratiko Andromeda saioan, Haizea Ormaetxea aurreskulari leioarra elkarrizketatu zuten. Arabako aurresku txapelketa irabazi duela eta, orain arte gizonezkoak nagusi izan diren eremuan emakume bat sartzeko egin behar izan dituen lanak eta aurkitu dituen oztopoak izan zituzten mintzagai. Hemen entzun dezakezue elkarrizketa osorik.
Dokumentuaren akzioak