San Lorentzoko danzanteen kofradiak boletina estreinatu du Online
Boletin honetan gaitegi zabalak izanen du lekua, hobekien ezagutzen dugun eremutik abiatzen dena: danzanteak eta Iruña, baina horrekin batera, gai eta leku mordoa barne hartzen ditu, Europa eta bere kolonietako festa eta antzineko erritualen gisako kontzeptuetan islatutzat jo genitzakeenak: jantziak, musika, antzerkia, dantza, zezen-festa, kultu erlijiosoa edo ohiturak bezalako elementu itxuraz loturarik gabeek edo orokorrek interdependentzia argia dutela erakusten saiatuko da argitalpen hau. Argitalpenak periodizitate irregularra izanen du eta ekarpenak egiteko gisako materiala duen pertsona edo elkarte orori zabalik dago. San Lorenzoko danzanteen webgunean berean aurkitzen ahal dira boletinean argitaratzeko jarraitu beharreko arauak.
Lehen zenbakia prest
Boletinaren lehen aleak honako artikuluak ditu: Juan José Martinenarena Iruñeko auzoetako festen inguruan, Ekaitz Santaziliarena Iruñeko erraldoien originaltasun ikonografikoari buruz, Jesús Pomaresena ezpata-dantzen gainean eta Fernando Hualderena, Erronkariko ttun-ttun dantzara hurbiltzen gaituena. Gainera Eltziegoko (Araba) danzanteen bi argazki zahar daude, dagozkien iruzkinekin, Valentziako Corpus Christiaren dantza figura eta pertsonaien gaineko aipamen bibliografikoa Jorge Urdánozek paratua eta amaitzeko Cabredoko apezpiku Martínez Compañónen lan etnografikoari buruzko atal laburra dakar.