Dokumentuaren akzioak
Transilvaniako ijito dantzak, Calabriako Tarantella eta jotak Ezpalak jaialdian
Jotak, porruak, fandangoak, arin-arinak, orripekoak, trikitixak, tarantellak, bourreak, ijito-dantzak... Bikotean eta soltean dantza egiten diren dantzak izango dira aurtengo jaialdiko ardatz, alegia: bikoteko dantza soltea. Maiatzaren 28an, larunbatean, 18:00etan Iruñeko Burgoen plazan izango da jaialdiaren lehen ekitaldia, eta maiatzaren 29an, igandean, 12.30etan, Eibarko Untzaga plazan izango da bigarrena.
Transilvaniako (Errumania) hungaroen eta ijitoen dantzak, Calabriako (Italia) Vesubioko tarantella, Avuergneko (Frantzia) bourree-ak, Asturias eta Aragoiko jotak, eta Galdakaoko Andra Mariren eskutik jota eta porruak ikusi ahal izango dira Ezpalak jaialdian.
Horra egitaraua:
Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia
Iruñea. Maiatzak 28, larunbata
17:30ean Kalejira alde zaharreko karriketan barna.
18.00etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Burgoen Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Duguna (Iruñea)
- Xinglar (Aragoi)
- Rareca Antica (Calabria – Italia)
- Andra Mari (Galdakao)
- Kikerics (Transilvania)
- Vezos Astures (Asturias)
- La Bourrée Gannatoise (Auvergne – Frantzia)
Eibar. Maiatzak 29, igandea (46. Euskal Jaia)
12.00etan Euskal Jaiko kalejira Urkizutik Untzagara.
12.30etan Ezpalak, bikoteko dantza solte nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko dantzen erakustaldia:
- Kezka (Eibar)
- Xinglar (Aragoi)
- Rareca Antica (Calabria – Italia)
- Andra Mari (Galdakao)
- Kikerics (Transilvania)
- Vezos Astures (Asturias)
- La Bourrée Gannatoise (Auvergne – Frantzia)
14.30etan Bazkaria Untzagako karpan.
17.00etan Erromeria Arrabots taldearekin.
Iruñeko Duguna eta Eibarko Kezkak antolatzen duten Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdiak gai bat izaten du ardatz urtero, eta ezpata-dantzak, makila-dantzak, arku-dantzak, karaktere dantzak eta dantza-jauzien inguruan dantzatu ondoren aurreko jaialdietan, aurten bikoteko dantza soltea izango da gaia.
Eusko Ikaskuntzaren jardunaldiak
Ezpalak jaialdiarekin batera, Eusko Ikaskuntzaren Folklore Sailak dantza soltearen inguruko jardunaldiak antolatu ditu, eta gai horren inguruko ikerketak, gogoetak eta ekarpenak aurkeztu eta eztabaidatuko dituzte hainbat ikertzaile eta adituk. Maiatzaren 28an eta ekaianaren 4an burutuko dira jardunaldiak, Eibarko Portalea Kultur Etxean.
Euskal Herritik Iñaki Irigoien, Aingeru Berguices, Jose Ignazio Ansorena, Josu Larrinaga, Andra Mari dantzari taldea, Carmen Ereño eta Emilio Xabier Dueñas izango dira hizlariak. Horiekin batera Astuarias-etik Marta Elola, Valladolid-etik Carlos Antonio Porro, Zaragozatik Carolina Ibor, Extremaduratik Mª PIlar Barrios, eta Galiziatik Gustavo Couto izango dira jardunaldietan, bakoitzak bere eskualdeko bikoteko dantza solteari buruzko ekarpenak eginez.
Informazio gehiago:
- Ezpalak jaialdiaren bloga
- Ezpalak 2011 eskuko programa (pdf)
- Eusko Ikaskuntza: Dantza soltea jardunaldiak
Dokumentuaren akzioak