Dokumentuaren akzioak
Albisteak
Kukai herri katalanetan
Datorren astetik aurrera, Kukaik hainbat emanaldi eskainiko ditu Herrialde Katalanetan. Karrikan ikuskizunarekin jaialdi eta antzoki garrantzitsutan jardungo da.
@leph, Leire Ituarteren estreinaldia BAD jaialdian
Gaur, azaroak 3, osteguna, 19:00etan, La Fundicion-en. @leph-ek, bizpahiru zentimetroko diametroa ozta-ozta duen esfera ñimiñoak, espazio kosmiko oso-osoa, tamaina txikiagotu gabe, kontenplatzeko aukera eskaintzen dio ikusleari. Hau da. ikusleak beste mundu batzuk eta beste planeta batzuk imajinatzeko eta esploratzeko duen posibilitatearekiko proportzionala den abentura panoptikoaren fantasia.
Seydou Boro-ren estreinaldia Bilbon
Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikide Jaialdiak -BAD-ek, Institutu Frantsesaren laguntza berezia izan du aurten, Seydou Boro dantza garaikide afrikar konpainia entzutetsua bere programazioan izateko. Konpainiak "Le tango du cheval" -Zaldiaren tangoa- ikuskizuna eskainiko du Bilbon, Estatu osoan lehen aldiz. Seydou Boro, dantza garaikideko nazioarteko zirkuituan ospe gehien duen koreografoetakoak, emanaldi bakarra eskainiko du, azaroaren 1ean, 19:30ean, Campos Antzokian, Espainian burutuko duen birarekin jarraitu aurretik.
Angels Margaritek "Solo para habitacion" aurkeztuko du asteburuan Bilbon
Angels Margaritek, dantza sari nazionalak, "Solo para habitacion" ikuskizuna aurkeztuko du larunbatean eta igandean Bilbon, BAD antzerki eta dantza garaikide jaialdiaren barruan. Ikuskizuna Isabel Lopez dantzariak eskainiko du. 21 konpainiak hartuko dute parte urriaren 28tik azaroaren 6ra arte ospatuko den BAD 2011n.
Bea Fernandez-en bi lan, gaur eta bihar BAD-en
"Los que se ven entre si" eta "Tres personas, todos los cuerpos" lanak aurkeztuko ditu asteburuan Bea Fernandez sortzaile bartzelonarrak Bilbon, La Fundicion-en, BAD jaialdian. 16 interpreterekin izandako solasaldietatik abiatuta sortutako dokumentua aurkeztuko du gaur, eta dantzarien gorputzaren memoria eta interpretearen prozesua aztergai dituen dantza lana bihar.
Privolva estreinatuko du Olatz de Andresek
Olatz de Andres sortzaile eta koreografoak lan berria estreinatuko du datorren urriaren 30ean eta 31an, Bilbon, La Merced Aretoan. BAD jaialdiaren baitan. "Ilargiaren beste aldea" esan nahi du Privolvak, alegia, Lurretik begiratuta inoiz ikusterik ez dugun aldea.
Dantzaren belaunaldiak mintzagai
Lurralde berean burutu diren lau ibilbide desberdin, nola ikusten duzue zuen egoera dantzan gaur egun eta toki honetatik? Horixe da Arantza Balentziagak lau gonbidatuei mahai-gainean jarriko dien lehen galdera. Dantzaguneak antolatu duen lehen mintzaldia urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Donostian, Okendoko Kultur Etxean burutuko da.
ADDE: Egin zaitez bazkide! Orain behar zaitugu!
Sektoreari profesionalizatzen laguntzen dion talde bat gara, 100 profesional baino gehiagok osatzen dugun taldea. Gure misioa, heziketa garapena, garapen soziala, laborala, kulturala eta artistikoa bultzatzea da, gure esperientziatik, konpromezutik eta hausnarketa bateratutik.
Pariseko Operako Balleta Biarritzen
Nazioarteko Ballet konpainia handi eta entzutetsuenetako bat, Pariseko Operako Balleta Euskal Herrian, Biarritzen, izango da datorren astean. Urriaren 28an eta 29an, Biarritzeko Gare du Midin eskainiko ditu emanaldiak.
Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkartearen eguberritako dantza ihardueren izen ematea ireki da
Aurten ere, Gipuzkoako Dantzako Profesionalen Elkarteak nazioartean ospea duten irakasleak gonbidatzen ditu beren ezagupenak transmititu ditzaten Gipuzkoako ikasleei. Iharduerak Dantzagunea-Artelekun burutuko dira abenduaren 26tik 30era eta izen ematea abenduak 11 bitarte egin daiteke.
Dokumentuaren akzioak