Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

XLVII. Umeen Euskal Jaia  Durangon

XLVII. Umeen Euskal Jaia Durangon

Tronperri Taldea 2013/10/24 10:45

Datorren igandean, urriak 27an, Umeen Euskal Jaia ospatuko da Durangon, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Partaidetza ugaria izango da aurten ere: 450 ume eta gazte elkartuko dira Durangaldeko hiriburuan, herriko sanfaustoko jaiei bukaera emanez.

Gehiago irakurri

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Hamabost minutuko txalo zaparrada Euskaldunak eta dantza 9. galan

Iratxe de Arantzibia 2013/10/24 10:15

Euskalduna Jauregiak Euskaldunak eta dantza 9. jaialdia hartu zuen joandako ostiral gauez, urriak 18. Andoni Arestik zuzendua, 1.600 pertsona batu ziren bertan Euskadiko dantza ikuskizun eder honetaz gozatzeko.

Gehiago irakurri

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du

Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak logotipo lehiaketa aurkeztu du

Pasai Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldeak 50 urte beteko ditu 2014an. Prestatzen ari diren hainbat ekimenen artean logotipo lehiaketa aurkeztu dute. "Taldearen ibilbidea azalduko duen irudiaren bila gabiltza", diote taldekideek. Logotipo irabazlea urte guztian zehar egingo dituzten ekintzen irudia izango da, 2014an taldea errepresentatuko duena.

Gehiago irakurri

"Bestaberri" ikuskizuna Zornotzan

"Bestaberri" ikuskizuna Zornotzan

Aritz Labrador Odriozola 2013/10/22 09:43

Larunbat honetan, urriaren 26an, Argia dantzari taldeak bere "Besta Berri" ikuskizuna eskeiniko du, Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean. Ekitaldia bera, Zornotzako "Amorebieta IV" frontoian izango da. Sarreraren kostua 10€. Aurretiaz erreserbatzeko: udabarri@gmail.com / www.udabarri.tk / 679 625 007.

Gehiago irakurri

Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute

Ontarioko Saint Michaels-en ezpata-dantza estreinatu dute

Dantzan 2013/10/21 12:25 1

Ameriketako Estatu Batuetako Ontarioko Euskal Etxeak Mikel Deuna egunean jaialdia ospatu du, eta festa horretarako propio prestatutako ezpata-dantza estreinatu du aurtengo irailaren 29an. Eguraldi kaskarrak nahikoa lan eman badie ere, ezpata-dantza estreinatu eta musika eta dantzarekin festa ederra egin dute Ontarion.

Gehiago irakurri 1

Ixtorio Mixtorio Hondarribian ikusteko aukera larunbat honetan

Ixtorio Mixtorio Hondarribian ikusteko aukera larunbat honetan

Dantzan 2013/10/18 13:07

Umeak protagonista dituela adin guztietako ikusleentzat egindako ikuskizuna da Ixtorio Mixtorio. Bihar, larunbat, irailaren 19an, Hondarribiko Itsas Etxea auditorian eskainiko du Maritzuli konpainiak Claude eta Jon Iruretagoienak zuzendutako ikuskizuna.

Gehiago irakurri

Denboraldiaren balantzea eta apostu berriak Dantzaz-en

Denboraldiaren balantzea eta apostu berriak Dantzaz-en

Dantzaz 2013/10/18 09:18

Dantzazek pasa den denboraldiaren balantzea eta 2013-14 denboraldirako berriak aurkeztu ditu. Ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultur Zuzendaria den Garazi Lopez de Etxezarreta izan da Fernando Saenz de Ugarte eta Adriana Pous-rekin, Dantzazen zuzendari nagusia eta zuzendari artistikoa bataz beste. Gaur arte, 66 dantzariak pasa dira gure plataformatik. Aurten, 114 dantzari harremanetan izan dira gurekin gure plataforman sartzeko.

Gehiago irakurri

Danzante, danzadore eta dantzariak Burgos-en

Danzante, danzadore eta dantzariak Burgos-en

Dantzan 2013/10/17 12:17

Datorren urriaren 26an, Danzante eta danzadoreen 25. jaialdia ospatuko da Burgosen. Palentzia, Teruel, Segovia eta Burgos-eko taldeekin batera Euskal Herriko bi talde izango dira bertan: Berrizko dantzariak eta Guardiakoak.

Gehiago irakurri

San Lorentzoko dantzarien hirugarren boletina argitaratu da

San Lorentzoko dantzarien hirugarren boletina argitaratu da

Dantzan 2013/10/16 08:50 1

Dantza eta musika, folklorea eta kultura tradizionala ardatz hartuta aldizkaria argitaratzeari ekin zion Iruñeko San Lorentzoko dantzarien kofradiak eta hirugarren zenbakia kaleratu berri du. Ampudia (Palentzia) eta Cortes-eko dantzei buruzko artikuluak eta Iruñeko 1610eko Korpus festari buruzkoa ditu lan nagusiak aldizkariaren ale berriak. Albiste laburren atalean, Martzillan sortu berri diren dantzei buruzko albistea ematen du aldizkariak.

Gehiago irakurri 1

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

Paris irratia, 60garren hamarkada: Filipe Oihanburu eta Etxahun Iruri

Aritz Ibañez Lusarreta 2013/10/15 10:55

Pasa den mendeko 60garren hamarkadako bi grabazio bitxi eta interesgarri topatu ditut Alacant-eko Unibertsitatearen webgunean. Frankismo garaian Frantziatik emititzen zuen Paris irratiko bi elkarrizketa dira. Bata Filipe Oihanburu Etorkiko zuzendariari eta Agustin Alberro konpainiako kideari egindakoa, taldeak Parisen eman beharreko ikuskizun baten karietara. Bestea Etxahun Iruri idazle, txirulari eta koblakari xiberotarrari egindakoa, berak idatzi eta 1964. urtean Parisen aurkeztutako Matalaz pastoralari buruz.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak