Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Etxarri Aranatz: San Adrian 2014 Dantzakia

Dokumentuaren akzioak

Etxarri Aranatz: San Adrian 2014 Dantzakia

2014/07/15 10:01

Dantzakia deitzen zaio Etxarri Aranatzen egiten duten soka-dantzari. Hau, San Kiriko, San Adrian eta abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean dantzatzen da. Honako irudi hauek, 2014ko San Adrian egunekoak, ekainaren 16koak dira. Goizean goizetik hurbiltzen dira etxarriarrak San Adrian ermitara han egun osoa igarotzeko asmoz. Familian bazkaldu ondoren, txistulariak mahairik mahai igarotzen dira kalejira, fandango eta arin-arin doinuekin giroa alaituz. Ondoren, kintoen txanda da, 18 urte bete dutenek ateratzen baitute soka-dantza edo Dantzakia, eta nahi beste gaztek parte hartzen dute bertan. Amaitzean herrira egiten dute buelta guztiek txistularien laguntzarekin, baina bidean zenbait geldialdi egiten dituzte udalak eskaintzen duen ardoa dastatzeko. Behin Etxarrira iritsi baino apur bat lehenago eta jada ilargia irtenda dagoela, txistulariak berriro ere Dantzakia jotzen dute. Orduan iristen da zoramena, bertan nahi duen orok parte hartzen baitu. Horrela egiten dute bidea herriko plazaraino, Dantzakia dantzatzen. Jai giroa da nagusi eta horrela kontatu digute, Garbiñe Karasatorre, kintoak prestatzen aritzen dena, eta garai batean dantzakia dantzatzera irten ohi ziren Pedro Lizarraga eta Pello Artiedak. Irudiak: Eire Vila. Etxarri Aranatz: San Adrian, Dantzakia 2014-06-16.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak