Dokumentuaren akzioak
Xipri Arbelbide Besta Berri jaiaz eta zapurrez
Xipri Arbelbidek (Heleta, 1934) Besta Berriren inguruko mintzaldia eskaini zuen ekainaren 8an Iholdiko Herriko Etxean. Aurretik, Irulegiko Irratian elkarrizketatu zuten Arbelbide; euskal idazle, kazetari eta apaizak Besta Berriko pertsonaien, dantzaren edota Besta Berri jaiari lotutako uste faltsuen inguruan arituko zela aurreratu zuen. Kontu horiek 2001ean argitaratu zuen Besta Berri liburuan ditu jasota.
"Besta Berri aspaldi aspaldi sortua da, 1247an sortu zen Lieja herrian", Arbelbidek dio XIII. mendean Liejako (Belgika) serora baten ideiatik sortutako jaia dela Besta Berri eta ez askok dioten moduan, Napoleonen garaikoa. Hiri horretan 1247an hasi ziren ospatzen, eta Urbano IV aita santuak Eliza guztira hedatu zuen 1264an. Besta sortzeko idatzitako gutuna, "officium novae solemnitatis" hitzekin hasten da. Arbelbideren arabera, "Besta Berri izena ematen diogun bakarrak gu gara munduan, bestetan Fete Dieu, Corpus Christi eta horrelako deitzen da".
Besta Berriko pertsonaiak diren zapurren jatorria, Napoleonen armadako soldaduetan dago zenbaiten ustez, baina Arbelbidek ezetz dio. Horrez gain, herri batetik bestera eta garaiaren arabera ere zapurren itxura aldatu egiten dela esaten du: "Zapurrei erreparatuta ere ikusten da Iholdi edo Kanbon ezberdinak direla. Iholdikoak eta Bidarraikoak berdintsuak dira". Xipri Arbelbidek 1899eko margo bat aipatzen du, irudiak zapurrak erakusten ditu eta egungoekin zerikusirik ez dute.
Dantzen debekuen inguruan ere mintzo da Arbelbide. Garai batean guztiz debekatu zituen dantzak Elizak, baina orduan ere Besta Berrin eliza barruan dantzatu ohi zela nabarmentzen du. Dantza, kantua eta musika tresnak bezala, festa egiteko molde bat dela dio. Elizak organoa eta kantua mantendu ditu, baina orokorrean dantza galdu egin du.
Informazioa: Besta Berriz mintzaldia Iholdin Xipri Arbelbide-kin (Irulegiko Irratia)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16