Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Idoia Besada: "Jakin egin behar dugu zeintzuk diren gure erroak"

Dokumentuaren akzioak

Idoia Besada: "Jakin egin behar dugu zeintzuk diren gure erroak"

2019/01/23 09:30
Idoia Besada: "Jakin egin behar dugu zeintzuk diren gure erroak"

Idoia Besada eta Xabier Artola. Argazkia: Tolosaldeko Ataria

Segurako dantza solteko txapelketa hirugarren aldiz jarraian irabazita, luze eta zabal elkarrizketatu ditu Idoia Besada eta Xabier Artola dantzariak Tolosaldeko Atarian Itzea Urkizuk. Besteak beste, azken urtetako lanaz, txapelketez edota euskal dantzaren norabideaz aritu dira.

Lau urte dira bikote bezala dantzan hasi zirela. Hasieran, Idoia Besadak bere estiloa erakutsi zion Xabiri, eta "hori izan zen abiapuntua, baina, geroztik, saltoak txertatu ditugu gure fandango eta arin-arinean eta, uste dut, hori dela gure indargunea. Indar handia dugu, eta salto egiteko gaitasuna". Horrez gain, arriskatu egiten direla dio Xabier Artolak: "Jauziei begira lan handia egin dugu. Dena den, iruditzen zait ez dugula hori bakarrik: uste dut beste inor baino gehiago arriskatzen den bikotea garela". Besadak badaki epaimahairen lana ez dela erraza, gaztetxoen txapelketetan epaile ibiltzen baita, eta urteekin dantza solteko estiloa nola aldatzen joan den jakitu dan: "Lehen gerria eta ipurdia mugitzen zuten dantzan, eta orain besoak mugitzeko joera handia dago. Baina, esandakoa: arautu gabeko esparru bat da dantza sueltoarena". 

Berrikuntza eta tradizioaz

Kanpo korronteekin batera euskal dantza garatzen ari dela ikusten du Idoia Besadak: "Gero eta gutxiago dira tradizioa mantentzen duten taldeak, eta ez dakit talde horiekin zer gertatuko den. (...) Argi dago tradizioaren moldeek ezin dutela betiko funtzionatu edo saldu. Baina jakin egin behar dugu zeintzuk diren gure erroak, eta horiek mantendu egin behar ditugu." Artolak osasuntsu ikusten du euskal dantza, gure ondarea dela dio, "uste dut euskal dantzak beti iraungo duela; osasun ona ikusten diot. Baina, horrez gain, uste dut oso garrantzitsua dela norberak bere identitatea argi izatea".

Genero estereotipoak

Dantzaren mundu profesionalari begiratuta "oso mundu estereotipatua dela iruditzen zait" dio Xabier Artolak. Eta Idoia Besadak berretsi: "argi dago konpainiek emakume dantzari eredu bat bilatzen dutela, oro har: hanka finak eta gorputz fina. (...) Gizonezkoen kasuan potentzia lehenesten da, nire ustez; emakumeen kasuan, dantzaz gain, itxura fisiko jakin bat."

Elkarrizketa osoa: «Inor baino gehiago arriskatzen den bikotea gara» (Tolosaldeko Ataria, 2018-12-03)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.