Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Ricardo Gomez: "dantzak herriak egiten zituen moduan jasotzea eta dantzatzea zen helburua"

Dokumentuaren akzioak

Ricardo Gomez: "dantzak herriak egiten zituen moduan jasotzea eta dantzatzea zen helburua"

2017/09/18 09:00
Ricardo Gomez: "dantzak herriak egiten zituen moduan jasotzea eta dantzatzea zen helburua"

Ricardo Gómez. Argazkia: Zaldi Ero / Argia

Ricardo Gomez Lopez (Bilbo, 1964), Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, Euskal Filologian doktorea, Monumenta Linguae Vasconum ikerketa taldeko kidea... eta dantzari ohia. Argian elkarrizketatu berri du Miel Anjel Elustondok bere jardunaren eta euskararen inguruan, tartean, bere dantzari garaiak gogoratu ditu Gomezek.

Zertan zen Deustuko Bihotz Alai talde hura?

"Hara baino lehen, 14 urte nik, San Ignazio auzoko Goierri dantza taldean ibili nintzen. Bizpahiru urte han egin eta Deustukora jo genuen Goierriko zenbait adiskidek. Bihotz Alain ziren dantzak erakusten Josu Larrinaga, Edorta Ialdebere eta besteren batzuk, eta txistularietan, adibidez, Josu Urrutia eta Alex Iribar, bigarrena Deustuko unibertsitateko irakaslea gaur egun. Bihotz Alairen egitasmoa zen dantza jakin batzuk berreskuratzea. Ni sartu aurretik, esate baterako, Lakuntzako dantzak berreskuratu zituzten. Folklore jatorra zen hango asmoa, ez oraingo berrikuntzak, dantza jatorrari aire modernoak eman eta halakoak. Ez, dantzak herriak egiten zituen moduan jasotzea eta dantzatzea zen helburua. Ez dakit harrezkero gauzak aldatu diren".

Dantzari zinen, dantzarako ezindua orain. Noizdanik?

"Dantzarako zailtasunak, betidanik. Jaiotzatikoa dut gaixotasuna eta txikitatik izan ditut eskailerak igotzeko zailtasunak, korrika egiteko. Hala ere, dantza jakin batzuk egin behar eta moldatzen nintzen. Baina berehala ikusi nuen ezin nuela gainerako dantzarien erritmoa jarraitu eta, orduan, dantza utzi eta txistua hartu nuen. Kar, kar…"

Elkarrizketa osoa:  Ricardo Gómez: "Euskara arkaikoa aztertzeak hizkuntzari buruzko interes intelektuala asetzeko balio du" (Argia, 2017-01-03)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.