Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Miguel Angel Sagaseta: “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da"

Dokumentuaren akzioak

Miguel Angel Sagaseta: “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da"

2018/09/19 07:55
Miguel Angel Sagaseta: “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da"

Iturengo zortzikoa, Migelen anaia Aurelio Sagaseta txistuarekin (sotanaduna) eta soka gidatzen Migel Angelen aita Aurelio Sagaseta.

Migel Angel Sagaseta txistularia omendu du  Euskal Herriko txistulari elkarteak Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskaini zaizkio. Elkarteak egin berri dion elkarrizketan bere ibilbide oparoaren hiru oinarri nabarmendu ...

Migel Angel Sagaseta txistularia omendu du Euskal Herriko txistulari elkarteak Urdiainen. Euskal dantzak bildu eta berreskuratzen eginiko lanagatik elkartearen urrezko domina eta omenaldia eskaini zaizkio. Elkarteak egin berri dion elkarrizketan bere ibilbide oparoaren hiru oinarri nabarmendu dituzte: bere etxeko ateak beti irekita izatea, ondorengoei ukiezina eta inmateriala den musika utzi nahi izatea eta kultura baloratzea.

Sagasetak musika eta dantzarekin izan zuen lehenengo kontaktua, familiari esker izan zen, "Aurelio anaiak txistua jotzen zuen eta anai-arrebek zortzikoa dantzatzen zuten". Aurelio aita ere, musika entzun orduko batzen omen zen dantzara.

Migel Angel Sagaseta
Migel Angel Sagaseta, Etxarri Aranatz, 2011-05-16. Argazkia: Jon Iraola-Dantzan CC-BY-SA

Migel Angel Sagasetak bere aita azkenengo aldiz dantzan, Aurelio anaiak eman zuen lehenengo mezan ikusi zuen, "Iturengo zortzikoa oso solemnea da, garrantzi handiko ekitaldiak hasteko erabiltzen zen, gehienbat, korpusetan eta sanjoanetan". Sagasetak azaltzen du, orduan mantsoago jotzen zela eta beraz, adineko jendeak ere erraz dantzatzen zuela.

1966an Iruñean lehenengo meza eman eta apaiz joan zen Luzaidera Sagaseta. Segituan konturatu zen dantzarekiko afizio handia zegoela herri hartan, “Luzaiden ez dago dantza talderik, dantzatzen duen herria da". Mutiko batzuekin entseatzen hasi zen eta berehala ohartu zen dantza jauzietan garrantzitsua arimarekin dantzatzea dela eta autoexigentzia eta transmisioa azpimarratzen ditu.

Urteen eraginez asko aldatu direla dantzak dio, gauza batzuk galdu dituzte eta beste batzuk irabazi, "unibertsalizatu egin dira eta koreografia berrien bidez eszenatoki berrietara egokitu". Lehen markatu gabe eta askatasun gehiagorekin dantzatzen zela dio, bakoitzak berea eramaten zuen.

Elkarrizketa osoa: Miguel Angel Sagaseta: “En realidad en Valcarlos no hay un grupo de danzas, es básicamente un pueblo que danza” (Euskal Herriko Txistulari Elkartea, 2018-09-12)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.