Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Mathieu Vivier: "Uste dut artearen berezko ezaugarria dela arimari aritzea, arrazoinamenduaren gainetik egotea"

Dokumentuaren akzioak

Mathieu Vivier: "Uste dut artearen berezko ezaugarria dela arimari aritzea, arrazoinamenduaren gainetik egotea"

2018/06/06 13:50
Mathieu Vivier: "Uste dut artearen berezko ezaugarria dela arimari aritzea, arrazoinamenduaren gainetik egotea"

Mathieu Vivier. Argazkia: LaukitikAt (EKE | cc-by-sa-nc)

Koreografo bihurtzea ez omen da momentu zehatz batean egin duen hautua, "Nire baitan dagoen zerbait da, nire buruan ditudan galderei, oinarrizko galderei erantzuteko modu bat". Mathieu Vivier, dantzari eta koreografoa elkarrizketatu du LaukitikAt-ek EKEren webgunerako.

Milafrangakoa da Vivier baina Hiriburuko Leinua dantza taldean aritu izanda dantzan. Egun, Bilaka koreografia zentroko zuzendari artistiko dihardu. Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren proiektua da Bilaka eta Baionan du egoitza. Iparraldeko Dantzarien Biltzarraren Baionako zuzendari artistiko dihardu. "Euskal dantza tradizionalari doakionez, euskal dantzari zarenean, zerbait berezia oinordetzen duzu, gure kultura osatzen duten oinarrizko adierazpen artistikoetarik bat eta uste dut horren atxikitzearen, garapenaren eta babesaren ardura duzula nonbait. Gero ongi asmatu behar da nola egin babesteko".

Bere lehen sorkuntzan, "Negua" ikuskizunean, euskal errituak edo mitoak agertu nahi izan ditu: "Neguan, inauteriko ohiturak eta negu gorrian, gauzen ordena alderantzikatzeko, beste urtarora itzultzeko, naturaren erreberritzeko iragaten diren beste errito horiek agertu nahi izan ditut. (...) Gure negua identifikatu nahi izan dugu eta jakin nahi izan dugu zer egin hobe sentitzeko, gure dantzen eta kanten bidez".

Bilaka ondare immateriala oinarri duen sorkuntzaz interesatzen dela dio: "Nire ustez, lehenik luze eta zabal ezagutu behar dira gure ohiturak, gure dantza tradizionala ezagutu, horren osagaiak, mugimenduak, nola interpretatu eta zein testuinguruan, bere eragina gizartean... Aurre baldintza horiek betetzea garrantzitsua da. Gero, beste gai bati begira jarri behar da gure interesa, beste hizkuntza batzuek ikasi behar dira".

Elkarrizketa: "Uste dut artearen berezko ezaugarria dela arimari aritzea, arrazoinamenduaren gainetik egotea" (EKE, 2018-05-03)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.