Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Marian Arregiren ekarpenak balioan

Dokumentuaren akzioak

Marian Arregiren ekarpenak balioan

2018/11/30 07:55
Marian Arregiren ekarpenak balioan

Marian Arregi, 2010-12-18. Argazkia: Oier Araolaza - Dantzan CC-BY-SA

Bizitza bat, euskal musika eta dantza tradizionalari eskainia. Marian Arregiren lana eta ibilbidea gogoratu ditu Idurre Eskisabel-ek Radio Euskadiko Graffiti saioan. Bereziki dantzarako musika berreskuratu du Arregik, baina melodia propioak ere sortu ditu, Argia taldearen azken ikuskizunean aurkeztu den Baldorbako boleroa esaterako. 2017an, Arregi hil baino hilabete batzuk lehentxeago, estreinatu zuten Martin Zalakain ikuskizuna. Bertan, Marian Arregi musika zuzentzen aritu da seme Mikel Urbeltzekin batera.

Idurre Eskisabelen esanetan, Marian Arregik sentsibilitate eta memoria pribilegiatua zituen eta ezagutu zutenen esanetan, gaitasun musikal ikaragarria zuen, besteak beste melodiak entzun eta gero gogoratzeko gaitasun aparta. Marian Arregik euskal tradizioko errepertorio musikala jaso eta egungo transmisio moduetara ekarri ditu, Juan Antonio Urbeltzekin batera egin duen mende erdiko ibilbide artistiko oparoan.

Grafiti irratsaioan Marian Arregiren eskusoinua entzuteaz gain, bere hitzak bere ahotik jarri dituzte, irratiko grabaketak arakatu ondoren Urrezko domina eman zitzaienean egindako elkarrizketa baten zatia jaso dute.

Nabarmendu nahi izan dute gazte gaztetatik erakutsi zuela musikarako eta dantzarako dohaina. Arregiren ibilbidean, Trio Kemen-ekin eta Goizaldi eta Argia dantza taldeekin egindako lana azpimarratu du Eskisabelek.

Irratsaioa: La huella de Marian Arregi (Radio Eukadi, Graffiti saioa, 2018-11-22). Hizlariak: Idurre Eskisabel eta Galder Perez.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.