Dokumentuaren akzioak
Maite Berrogain: "Zuberoan neskek sekulako aitzinamendua egin dute dantzan"
Harem batean giltzapetu eta barruan ziren emakumeei euskal dantzak erakutsi zizkien Marga Andurainek, bera da Maite Berrogain Ithurbidek (Urdiñarbe, 1952) idatzi duen bigarren pastoralaren protagonista. Etxeko hizkuntza izan du euskara, baina “eskola ibilbide osoan hitz bat bera ere ez zen izan euskaraz”. Hizkuntza berreskuratu eta lanerako tresna izan du. Frantsesezko eleberri bat euskarara ekarri zuen eta oraintxe bigarren pastoralarekin ari da lanean. Ainize Badariagak Berrian elkarrizketatu berri du Berrogain, bere bizitzako hainbat kontuz aritu da, tartean, Zuberoako dantzei eta emakumeen lehengo eta oraingo errealitateari bota dio begirada.
Berrogain haur zen garaian maskaradak, pastoralak, dantzak... mutilen kontuak zirela dio, neskei ez zitzaizkien erakusten eta ez zuten parte hartzen, “Dantzak, adibidez, aitak bazekizkien, baina ez dizkigu sekula erakatsi, ez baitziren neskendako. Ez diot harririk botako; garaia baitzen hala”.
Ordutik egoera asko aldatu dela uste du eta Zuberoako neskek ikaragarrizko aurrerapena egin dutela, “Dantzan, izugarriko lekua hartu dute. Ikusten dudalarik nola pasatzen den Alardea Irunen, edo mutil dantzena Elizondon, diot Zuberoan goxoki pasatu dela, bortizkeriarik gabe”. Neskei beraiei dagokien lekua hartzen utzi zaiela Zuberoan uste du.
Erauso eta Andurain
Zuberoako emakumeak eta euren historiak plazara, oholtzara irten dira eta bide horretan Berrogainek eman diela bultzadatxoa esan dezakegu. Protagonista emakumezkoa duen Katalina de Erauso pastorala idatzi eta taularatu zuen 2016an eta bidean da Marga Andurainen inguruko pastorala.
Pastoral idazleek emakumeei buruzko pastoralik idazten ez dutela ikusita, bere lehen pastoralari ekin zion, “Bere historia beltz eta gordeak biziki hunki ninduen. Ez naiz idazlea, baina ikusiz pastoral idazleek ez dutela hori idatzi nahi, nihaur hasi naiz, desafio bat bezala”. Katalina de Erauso pastorala batzuek ez zutela nahi Zuberoan eman kontatzen du eta batek baino gehiagok esan ziotela ez zuela besterik egingo.
Berrogainek, ordea, erronka serio hartu eta aho batzuk isilduta, bigarren pastorala idazten ari da. Marga Anduraini buruzko pastorala prestatzen ari dela kontatu du. Andurain Baionan jaio zen 1893an eta Katalina de Erausok bezala txikitatik nortasun handiko emakumea zela erakutsi zuen, “Eskolako sari guziak hartzen zituen, baina aldi berean zihoan leku guzietan iraultza muntatzen zuen”.
Andurain lehengusuarekin ezkondu eta bizitza intentsua izan zuen benetan. Berrogainek Andurainen historia eder bezain ezezaguna aurreratu du: “Palmiran [Siria] hotela kudeatu zuten. Han islamera konbertitu zen, eta, Mekan sartzen lehen europar emakumea izan nahi zuenez, musulman batekin esposatu zen. Baina ohartu ziren faltsua zela. Orduan, harem batean atxiki zuten. Barneko emazteei euskal dantzak erakatsi zizkien. Anartean, ustezko senar hori hil zuten eta hilketa Margari leporatu zioten. Hala, ziegan sartu zuten, eta harrika hiltzera kondenatu. Baina salbatu zen. Hotel horretara itzuli zen Andurain senarrarengana, eta hori ere hil egin zioten. Hortik Parisera joan zen, Mundu gerra garaian. Merkatu beltzean sartu zen, seme komunistari armak emateko. Espioi gisa bukatu zuen; eta hil zuten”.
Asko aurreratu dugun arren, oraindik lan ugari dagoela egiteko dio, “Niretzat, ontsa itzulikatu da, baina ez dugu dena irabazia —euskararen aldetik, emakumeen eskubideen aldetik—, ikusten dut beti badela su-hazi bat, eta su hori ez dugula utziko hiltzen”.
Elkarrizketa: Maite Berrogain: «Libertatea kario pagatzen da» (Berria, 2019-10-27)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16