Dokumentuaren akzioak
Luis Mari Lopez de Goikoetxea: "Orain dantza eskolarik onena falta da, plaza"
Luis Mari Lopez de Goikoetxea (1947) Altsasuko folklorearen transmisioan giltzarria izan da. Hala nabarmendu dute Noticias de Navarran eskaini dioten artikuluan.
Santa Ageda egunean hasi eta bost egunean, herriko kinto denek banan-banan zortzikoa dantzatzen dute Altsasuko plazan. Lopez de Goikoetxea bere Santa Ageda ospatu eta hurrengo urtean hasi zen zortzikoa erakusten atzetik zetozen gazteei, Demetrio Urizarrek urteetan eraman zuen ardura hartuta. Aurtengoa berezia izango da, irakasten hasi zenetik, mende erdia pasa baita.
Haurra zela ikasi omen zuen zortzikoa dantzatzen, helduagoen entsaioak ikusiaz. Aterpedun frontoirik ez zen oraindik Altsasun, eskolako pasiloetan entsaiatzen zuten. Orduan ez zen dantza talderik herrian, urte batzuk lehenago desagertu zen, 1960ko hamarkadan sortu zen berriro taldea.
Herriko saltsa guztietako perrexila izan da Luis Mari Lopez de Goikoetxea, plazara guztiz lotutakoa. Plaza da bere ustez, dantzan ikasteko eskolarik onena eta orain plazan dantzatzeko ohitura galdu dela dio. Eta zortzikoa ikastean hori igarri egiten dela dio, kinto batzuek segituan harrapatzen dute, baina beste batzuk aldrebes samarrak direla dio.
Azken urteetan omenaldi bat baino gehiago egin dizkiote. Asko eskertzen ditu horrelako omenaldiak, baina adin guztietako herritarrengandik, asko bere ikasleak izandakoak, jaso ohi dituen maitasun keinuekin gelditzen da.
Artikulua: López, una institución en las tradiciones de Altsasu (Diario de Navarra, 2018-02-04)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16