Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Puntapioa Koldo Telleria, Galdakaoko dantzaria eta artisaua

Dokumentuaren akzioak

Koldo Telleria, Galdakaoko dantzaria eta artisaua

2017/10/26 09:15
Koldo Telleria, Galdakaoko dantzaria eta artisaua

Koldo Telleria. Irudia: Deia.

Koldo Telleria, Andra Mari dantzari taldean makina bat urte dantzan aritzeaz gain taldeko hainbat tresna eta musika-tresnaren egilea da. 1964an, 18 urte zituela, hasi zen Andra Mari dantza taldean dantzan. 62 urtera arte dantzan jarraitu zuen, baina dantza alde batera utzi gabe, taldean hasi eta segituan agertu zuen musika instrumentuekiko interesa. Egun, talderako instrumentuak konpontzeaz gain, sortu ere egiten ditu. Andra Mariko lokaletako tailerrean orduak igaro ditzake, taldearentzako ezkutuko lanean, hortxe dabil gustura eta horrekin sentitzen da harro eta ondo.

Taldean zazpi urte zeramatzala, Mariano Barrenetxeak, albokak egitea proposatu zion Telleriari: "Barrenetxeak albokaren inguruko liburu bat idatzi zuen eta utzi egin zidan ze pieza zituen eta hutsetik nola egin nezakeen bat ikasteko". Behin teknika ikasita, txirulak, dultzainak eta beste instrumentu batzuk egiten jarraitu zuen Telleriak.

Telleriak harpa bat egitearen zailtasunak nabarmendu ditu, hala ere, hiru eginak ditu. Juan Antonio Urbeltz, Ingalaterra joan zen batean, hango harpa tipikoak Nafarroako gorteetan erabiltzen zirenen antzekoak zirela ohartu zen. Orduan, Ingalaterrako arpen argazkiak, irudiak, neurriak... pasa zizkion Telleriari, zailtasunak zailtasun, harpak egitera animatu zen.

Urte hauetan guztietan egin duen lana erakutsiko du Telleriak Andra Marik antolatzen duen Musika Bizia jaialdian. Urriaren 28an, Telleriak bere txokoa izango du luthierren azoka edo erakusketan. Berak egindako instrumentuak erakutsiko ditu eta sorkuntza prozesuaren inguruko azalpenak emango dizkie interesatuei.

Artikulua: "Koldo Telleria, la pieza clave de Andra Mari de Galdakao" (Deia, 2017-10-19)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.