Dokumentuaren akzioak
Kepa Artetxe: "Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza"
Konpromisoa eduki behar dela dio Kepa Artetxek (1939, Galdakao), taldearekikoa eta ikasten dugunarekikoa. Ikasi dugun moduan dantzatu eta erakusteko beharra ikusten du, "gure iraganari errespetua zor deutsagu, zer garan eta nora goazen jakin daigun". Hori horrela ez badugu egiten etorkizuna galduko omen dugu. Kepa Artetxe dantzaria eta ikertzailea elkarrizketatu berri du Jon Gomezek Binke aldizkarian.
Gazte-gaztetatik hasi zen dantzan Artetxe, 60 urtetik gora daramatza Andra Mari Taldean dantzan, ikerketan eta irakasten. Norberaren gorputza alaitzeaz gain, gure herria ulertzeko beste modu bat da dantza Artetxerentzat, "herri bakotxeko dantzak ezagututa errazago ulertuko dozu bertako kulturea eta izakerea".
Francoren garaian dantza egitea desafioa zela esaten du, militantzia handiko beharra, horren gaineko kontrol handia baitzegoen. Gure dantzak euskal nortasuna eta kontzientzia historikoa mantentzeko beharrezkoak zirela dio. Gaur egun ere hala beharko luke, baina nortasuna galtzen gabiltza uste du Artetxek, "Jendea lo dagoala ikusten dot, edo gureak ez diran beste kontu batzuei begira. Jendeak non bizi garan be ez daki, ezta zelako altxor kulturala daukagun gurean be".
"Dantza tradizionala egiten dabela esaten ez daben bitartean, hain txarrak be ez dira…", dantza konpainiez dihardu Artetxek. Talde tradizionaletatik urrundu beharko luketela uste du, jendea ez dadin nahastu koreografia berri baten eta betiko dantza kultural baten artean. Bestalde, erakundeek kulturari ez diotela kasurik egiten salatu nahi izan du Artetxek, "ez dabez dantza taldeak eta kulturagaz lotuta dagozan alkarteak kontratatu gura, eta horrek makaltzera eroaten zaitu. Holantxe daukagu gure kulturea, makal-makal, eta ondorioz Euskal Herria bera". Artetxeren arabera, gaur egun krisi kulturala eta nazionala bizitzen ari gara.
Elkarrizketa osoa: "Herria bizirik mantentzeko erreminta ona da euskal dantza" (Jon Gomez, Binke aldizkaria, 2018ko ekaina)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16