Dokumentuaren akzioak
Generoa bereizten ez duten dantzak
Sanferminetako trokeo-dantzetako protagonistetako bat, Duguna taldeko Leire Leza (Iruñea, 1986) elkarrizketatu dute Noticias de Navarran festen azken egunean. Duguna dantza taldeko dantzariak azaldu du neskek eta mutilek elkarrekin eraikitako identitate berri bat ordezkatzen dutela duela urte bete aurkeztu zituzten sanferminetako trokeo-dantzek.
Dantzak elementu folklorikoa baino gehiago dira, borroka eta aldarrikapen tresna izan dira sarri. Urte askoan gizonek emakumeek baino presentzia handiago izan dute kalean, plazan, dantzan: pixkanaka aldatzen doa hori. Lezak azaldu du, Duguna dantza taldea saiatu dela emakumeen presentzia bigarren planokoa bakarrik ez izaten. Hori dela eta, garai batean emakumeen eskuetan ikustea pentsaezina zen makilak ezpatak, brokelak... neskek zein mutilek erabiltzen dituzte, "dantzek emakumeen eta beraien protagonismoaren beharra dute, ezberdintasunik gabeko espazioa izango litzateke ideala".
Espazio hori lortzeko sortu zituzten orain dela urtebete sanferminetako trokeo-dantzak, janzkera propioarekin eta generoa bereizten ez dutenak. Antzinako elementuak, berriekin uztartu dituzte; "identitate krisia izan genuen, beste leku batzuetako dantzak aurkezten genituen, baina ez genituen gureak eta propioak sortzea erabaki genuen: zerbait berria egin dugu, guretzat zentzua duena eta gaurkotasunera egokitzen dena, lehengokoa galdu gabe".
Artikulua: Dantzas que no entienden de género (Noticias de Navarra, 2018-07-14)
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16