Dokumentuaren akzioak
Arrola 80 urte dantzan!
Baigorriko Arrola elkartea 1942an sortu zen eta 80. urteurrena dantzan ospatu du, nola bestela? Nafarroa Behereko talde erreferenteetakoa izan da, bai orain urte batzuk, baita orain ere. Ahaztuak ziren Nafarroa Behereko dantzak ikasi, irakatsi eta transmisio bide horretan sorkuntzei ere heldu diete. Arrolaren ibilbideari buruz aritu dira Irulegi Irratian Maddalen Dupuy, Marcel Haristo eta Jean-Marie Janko.
Marcel Haristoik hastapeneko urratsak kontatu ditu. 1936ko gerratik ihesi Robles Arangiz familia Bizkaitik Beskoitzera joan zen eta euskal dantzak erakusten hasi ziren. Baigorriko mutiko bat ikasle ibili zen eta haren bitartez hasi ziren bere lagunak Baigorrin ere dantzan. Hasieran 10-12 mutiko ziren eta pixkanaka handitzen joan zen taldea. Aurrena, Nafarroa Behereko dantzak ikasi zituzten, gero, Baztangoak, Zuberoakoak... Franco hil zenean, Hegoaldean zazpi probintzietako dantzen ikusgarriak muntatzen hasi ziren eta Arrolakoak Nafarroa Behereko ordezkari gisa gonbidatzen zituzten sarri.
Jean-Marie Janko 1973an hasi zen dantzan, 13 urterekin, Arrolak egiten zituen ikusgarriak ikusi eta miretsirik. Igandero serioski lantzen zituztela dantzak gogoratzen du. 80ko hamarkadan, gehienbat, Nafarroa Behereko dantzak egiten zituztela dio, euren nortasunari begira dantzan. Urteak joan, urteak etorri, arazo larriena beti bera dela ikusten du: irakasle falta. Ohiko gorabeherekin Arrola bizirik eta sendo dela dio.
Maddalen Dupuyk argi du aurreko hamarkadetan taldeak zuen filosofia eta egungoa oso antzekoak direla: dantzak ikasi, irakatsi, euskal kulturaren transmisioa euskaraz. Egun hiru taldek osatzen dute Arrola. Lehenengoa, gaur egun karriketan eta ikusgarrietan ikusten diren dantzariena, 20-25 dantzari ari dira, 17-30 urtekoak. Bigarrena, adin gehiagoko dantzariek osatzen dute, tarteka biltzen direnak. Hirugarrena, dantza eskola da, Baigorri eta inguruetako 100 bat haur elkartzen dira.
Elkarrizketa: Arrola dantza taldeak 80 urte! Ospakizuna larunbat huntan Baigorrin Irulegi Irratia, 2022-11-23
Dokumentuaren akzioak
Erantzun
Puntapioa
Eguneroko prentsa artaziekin begiratzen duzunean.
Jasotako azken erantzunak
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Xabier Etxabe on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- trabudua uriarte on Sabin Bikandi: "Gizakiak berezkoa du dantza egitea, baina gure gizartean zikiratu egin dugu erantzun hori"
- Oier Araolaza on Dantza hitz egiten dugu
- Aritz Ibañez Lusarreta on Dantza hitz egiten dugu
- Oier Araolaza on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16
- Patxi Montero on Ez dago aurreskurik sokarik gabe 2019/12/16