Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Dantzari heavya atondu

2006/07/14

Argia, 2006-07-16 1992ko azaroan 13an iritsi zen Donostiara Metallicaren tourra. Jaka beltz, zorri hegalari eta dezibelio orgia eroan sartu eta ia lepahezurra hautsi arte dantzarazi nuen burua. Biharamunean jaka beltzaren ordez baserritar brusa jantzi, eta txapela buruan makaleko bestondoarekin j...

Gehiago irakurri

Tenerifen, hondartza eta dantza artean

2006/06/30

San Joan eta San Pedro jaietako opor egunak aprobetxatu eta Tenerifera joan zara. Hondartza eta eguzkiz bapo eginda barrualdeko herriak bisitatzen tentazioa izanez gero harribitxiak aurkitzeko arriskua duzu. Tenerifen hondartza eta eguzkia ziurtatuta daude, baina gune turistiko handien ondoan tradiziozko dantza eder eta interesgarriak aurki daitezke. San Pedroak ospatu berri dituzte Güímar-en, merezi du hango argazkiak ikustea.

Gehiago irakurri

Lurra ukitu gabe

2006/06/19

Esanguratsua iruditu zait Gara egunkarian Segurako dantza solte txapelketaren biharamuneko artikuluari jarritako titularra: "Dantzan lurra ukitu gabe" . Irabazleei buruz ari da, Azpitarte anai arrebei buruz. Testuan Juan Jose Ugalde epaimaikide eta antolatzailearen hitzek ideia horretan sakontzen d...

Gehiago irakurri

Txapelkeriak

2006/05/26

Txapelketak dantza sustatzeko eratuko zituzten akaso, baina praktikan, gaur eta hemen jokatzen diren txapelketek gipuzkoarren dantza nagusitasuna behin eta berriz frogatu eta aldarrikatzeko zepo maltzurrak dirudite. “Arabako aurresku txapelketa” Arabako txapelketa da, ez gehiago eta ez gutxiag...

Gehiago irakurri

Aurpegi berriarekin dator dantzan.com

2006/04/27

Ez dago esan beharrik, konturatuko zineten noski, dantzan.com aurpegia garbituta, edo berrituta, datorrela gaur. Aurpegia aldatu da, eta barruko tripak ere goitik behera aldatu ditugu, nahiz eta lehen itxura batean, lehengo beretsua agertuko zaizuen. Izan ere, webgunea osorik berritu dugu, lehengo atalak errespetatuz, eta atal berri batzuk ere eskainiz.

Gehiago irakurri

Iztuetaren Gipuzkoako dantzen liburua sarean

2006/04/25

Juan Inazio Iztuetaren 1824ko liburu klasikoa "Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia" oso-osorik digitalizatuta dago dagoeneko Interneten. Susa argitaletxearen eskutik Klasikoen Gordailuan jaso dute Iztuetaren liburua. Testu osoa, kapituloka antolatuta, bertan irakurtzeko moduan dago, eta RTF dokumentu bezala jaitsi eta norberaren ordenagailuan gordetzeko moduan prestatuta dago.

Gehiago irakurri

V-W-Y-Z

2006/04/11

VANDA DE ZAFRA, León. La cuadrilla de ezpata-dantzaris de Arretxinaga (Jemein) Bizkaia", en Fiestas Vascongadas de 1907, México: El Progreso Latino, 1907. VEGA, Luis Antonio de. El Pirineo Euskeldune", en EA, XVII, 276 (1927), p. 23-26 (cit. aurresku, ezpata-dantza y otras). Nosotros los Vascos", Madrid: Ed. Nacional, 1962, p. 163-179 (mentalidad, modo de vida, cultura, folklore, tradición). VELASCO FERNANDEZ DE LA CUESTA, Ladislao de. Bailes vascongados", en ...

Gehiago irakurri

U

2006/04/11

UDABARRI DANTZA TALDEA (Zornotza) Udabarri, 25. Urteurrena 1966-1991", Amorebieta-Etxano, 1992, (Zornotzako Udabarri Dantza Taldearen historia). UDABERRI DANTZA TALDEA (Tolosa) La Bordon-dantza de Tolosa", en Dantzariak, 12, Bilbo: E.D.B., 1980 martxoa, p. 24-41. Neskatxen Esku Dantza", en Dantzariak, 15, Bilbo: E.D.B., 1980 abendua, p. 32-51. Berastegiko San Juan Iantzak", en Dantzariak, 21, Bilbo: E.D.B., 1982 apirila, p. 13-22. Udaberri Dantzari Taldea, Tolosa", en ...

Gehiago irakurri

T

2006/04/11

TAMIZEY DE LARROQUE, PH. Sur un célebre sauteur basque [du s. XVII du nom Tartas]", en Revue de Gascogne, 1870, XI, p. 47-48. Sur un célébre sauteur basque [J.I. d’Oyhenart]", en Revue de Gascogne, 1886, XXVII, p. 69. TEJADA, Francisco. Danza", en Diccionario temático de antropología, (Coord. Ángel Aguirre Baztán), Barcelona: Boixareu Universitaria, 1993 (2ª edic.), p. 170-171 (refs. a danzas vascas y a Iztueta y Caro Baroja). TELLERÍA, Angel. Bailes después de las Ave ...

Gehiago irakurri

S

2006/04/11

SACHS, Curt. Historia Universal de la danza;, Buenos Aires: Centurión, 1943. SACX, Maurice. Récréations bayonnaises, jeux, divertissements et plaisirs;, en BSLAB, (1983), p. 39-61 (fiesta, entretenimiento, tradición, descripción, testimonio). SADA, Javier María. Goizaldi: XXV aniversario - XXV. urtemuga;, San Sebastian: Guria, 1974. Las fiestas populares de San Sebastian; en Ohitura: estudios de etnografía alavesa, N. 5, p. 319-324, Vitoria-Gasteiz: Diputación Foral de ...

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Oier Araolaza on Oñati 1967 aurreskua

2019/10/09

Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!

Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?

Oier Araolaza on Julietaren titia eta tradizio turistikoen asmazioak

2019/10/09

Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)

Oier Araolaza on Jesus Pomares, dantzari, ikertzaile eta dantza sustatzaile iruindarra hil da

2019/07/03

Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.

Oier Araolaza on Dantza-espezie bat galzorian?

2019/07/01

Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/

Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.

Oier Araolaza on Akademizismora konbertituak, kolonialismo kulturalaren borreroak

2019/03/21

Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!

Oier Araolaza on Arizkun 1974 Zortzikoa eta soka-dantza

2019/01/23

Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.

Oier Araolaza on Gabon-garaia: azken hamar urteei begiratu bat (2008-2018)

2019/01/22

Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.

Oier Araolaza on Soka ez da eten, baina agintari gorenak sokatik kanpo kokatu dira

2018/11/28

Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskua

Esango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.

Oier Araolaza on Bilaka: Saio Zero

2018/11/20

Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.

Oier Araolaza on Lizartza 2018 dantza-soka

2018/09/13

Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.