Orain arteko ekarpenak
2012/09/20
Etxepare Institutuaren enkarguz Euskal dantza liburuska idazi dut eta egunotan aurkeztu da jendaurrean. Euskal kulturaren alorreko hamabi liburuz osatutako bilduma prestatu du Etxeparek eta horietako hamar aurkeztu dira Donostian, Etxepare Institutuaren egoitzan bertan. Hauek dira bilduma osatz...
2012/08/07
"Gure artean egia ezin ukatuzkotzat ematen diren hainbat legek eta baieztapenek oso oinarri ahula dute, eta askotan kontrako adibideak ezin baztertuzkoak dira, edo gutxienez azterketa merezi dute. Eta ez dira falta kontrako adibideok ustezko legea oinarritzen dutenak baino ugariago edo pisu handiago...
2012/07/09
Julia Sutton , musikologo, dantza-irakasle eta dantza historialaria hil da uztailaren 1ean. Berpizkundeko musika eta dantzetan espezialista handia izan da, eta besteak beste Thoinot Arbeu-ren Orchesographie edo Fabritio Caroso-ren Nobilta di dame dantza-liburuen berrargitalpenak zuzendu zituen. H...
2012/05/30
Lauregoi urtetik gora dituzte, baina badakite ez diotela inoiz ume izateari utziko. Kartoizko hexagono bat jarri zieten paparrean zenbaki batekin eta destinoarekin: "Expedición a Inglaterra". 1937ko maiatzaren 21 malapartatu hartan haurtzaroa izoztu zitzaien; betiko ume, gerrako ume bihurtu ziren. ...
2012/01/26
"dantzan puntu com,
dantzaannnn, ennez bukatuta". Zenbat aldiz errepikatu behar izan
dugun zuzenketa hori azken hamar urteotan. Izena jartzerakoan
pentsatu genuen indar gehiago zuela 'n'-z bukatutako "dantzan.com"
horrek, eta gainera, beste erremediorik ere ez genuen, 'n' gabeko "dantza.com" zainzu...
2011/12/31
Migel Angel Sagasetaren “Luzaideko ddantzak” eskuetan hartu eta Joxemiel Bidadorrekin akordatu naiz. A zer poza hartuko zuen ikusi izan balu. Irakurtzeko eta ikasteko gogotsu zen beti, ezer esanik ez idazteko eta ezagutzera emateko. Bi urte dira utzi gintuela, eta argitaratzen den liburu bakoit...
2011/12/22
Iruñeko lagun batek, Mintxo Garaikoetxeak, bideo sorta zoragarri bat bidali digu. Atalka atalka joan gara dantzan.com-en argitaratzen, eta ale bakoitzarekin gozatzen. Television Españolak, frankisko garaian ekoiztutako Raices programako atalak dira. Folklore zaleontzat ikaragarrizko altxorra di...
2011/11/23
Pasa den azaroaren 4an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak bultzatutako Kulturen Aldeko Herritartasun Kontratuaren baitan, dantzako talde eragilearen bigarren bilera burutu zen. Bost ordu t'erdi, 9.30ean hasi eta 15:00ak arte iraun zituen bilerak, atsedenik gabe, eztabaida bizi-bizi izan baikenuen. ...
2011/11/14
Euskara: enigma europarra izeneko dokumentala grabatzen ari dira egunotan. ETBn eskainiko da abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta. Hasier Etxeberriak eman du horren berri Zuzeu albistarian eta grabatutako irudietako batzuk jarri ditu bertan: Lekeitioko Kaxarranka Bilbon, Guggenheimen, armiarm...
2011/10/14
Azken asteotan, laurogei urtetik gorako dantzariak albiste izaten ari dira. "Oroitzen naiz ikuskizuna" batetik, berriki Andra Marik Intxaurragatar jotalariekin egindako grabazioa, dantzari beteranoen Gure Dantzak jaialdia... Dantzari helduak ikustea ez-ohikoa izan da zenbait urtetan eta zenbait testuingurutan, eta pena da, ongi ondutako dantzariak lanean ikustea plazer handia baita.
Orain arteko erantzunak
2019/10/09
Ze polita! Eta Alejandro Irizar kapitaina dantza-maisu moduan soka-dantza zuzentzen ikustea ze ona!
Eta aizue, aurreskuak (hasieran ezkerrean dagoena) egiten dituen jirak ez dira oso bitxiak! Ez diozue jira galdu tankerarik hartzen? Oin bakarretik abiatzean da eta oin bakarrean bukatzen du, jira galduak Iztuetak definitzen dituen moduan, ez?
2019/10/09
Halaxe da bai, Xabier! Dena den, dantza taldeetan sikiera negozioa egiten asmatu izan bagenu! Baina hori ere ez! ;-)
2019/07/03
Ezagutza, ekarpen eta intuizio handiko gizona joan da. Danzanteen eta ezpata-dantzen tradizioen ezagutzaile bikaina, ez testuetan bakarrik, baita tokian tokiko erritoetan ere, penintsulan hainbat kilometro egin baitzituen hango eta hemengo dantzak bertatik bertara ikusiz eta gozatuz. Doluminak familia eta lagunei Eibartik.
2019/07/01
Hernaniko Kronikak argitaratutako artikulu honetan Carlos Sanchizek esplikatzen du 54 urte pasa dituela aurreskua antolatzen eta aurten ebakuntza egin diotela. Hori ikusita otsailean jarri zela harremanetan Udalarekin aurreratuz aurten ezingo zuela antolatu, udala kargu egin eta beste norbait aurreskua antolatzen hasi zedin. Sanjoanak etorri eta aurreskurik ez da izan.
https://www.kronika.eus/[…]/Akelarre erridikulu eta ameskeriaz betetako solstizio-festa zentzugabeak gero eta indar handiago hartzen ari diren bitartean, altxor eta gutizia preziatuenak galtzen uzten ditugu.
2019/03/21
Mila esker zuen erantzunengatik Xabier eta Agustin. Azken aldian bi musikari gazteren berri izan dut, bata jazzaren munduan murgildua, bestea musika experimentazioan ari dena, eta biek ala biek herri-musika eta kantak ongi ezagutu eta maite dituztenak, haietan murgilduta bere sormenerako baliatzen dituztenak. Gutxiespenik gabe, baizik eta tradiziozko musika gozatuz, beren ezaugarri bereizleak balioan jarriz eta haietatik edanez beren ekarpenak egiteko. Beraz, akademizismotik kanpo bada itxaropenik!
2019/01/23
Beste behin dantza grabaketa ederra Raices-en altxorretik, Manuel Garrido Palacios-i esker eta Baztango dantza ondare zoragarriaren erakusgarri. Hainbat kontu azpimarratu litezke. Zortzikoa zein ederki markatzen duten danbolinausiek, soka-dantza nola ateratzen duten aitzineskuak neskak sokan direla, Maurizio Elizalderen zortziko segida ederra, doinu batetik bestera jauzi eginez, tartean Gipuzkoako makil txikien dantzarako erabili izan den zortzikoa joz, zapiz lotutako sokan egiten duten karakoiltzia, e.a. Gorputzen dantza ederra, eta mingain-dantza eredugarria: gazteleraz galdetzen dio Manuel Garrido Palacios-ek Jabier Larralderi, eta euskaraz erantzuten dio Jabier Larraldek. Manuel Garridok kultura tradizionalarekin erakusten zuen sentsibilitatea hizkuntzekin ere aplikatzen zuela antzematen da hor.
2019/01/22
Alegia, Gabonetako izpiritua 2 milioi euro direla.
2018/11/28
Eskerrik asko zuri Patxi, iruzkinagatik. Bigarren desafioko une horri buruz, kasualitate hutsa izan zen. Gurutzatutako desafioa horrela dantzatzen da Oñatin: aurrera begira hasi, elkarri begira jarri eta gurutzatu, parekoaren gonbidatuari begira dantzatu, elkarri begira jarri eta berriz gurutzatu eta nork bere bikoteari begira dantzatu, eta hasi bezala bukatu, aurrealdera begira azken pausoak eginez. Oñatiko 2014ko Korpus igandeko aurreskuan ikusi dezakezu gurutzatuz egiten den desafio hori, 20. minututik aurrera.
https://dantzan.eus/[…]/onati-korpus-dantzak-2014-aurreskuaEsango nuke, gertatu zen arte inor ez zela ohartu hasierako eta bukaerako pauso horiek agintariei begira geratuko zirenik, izan ere, agintariak sokan izatea zen asmoa, ez udaletxe azpian.
2018/11/20
Euskal dantzarion konplexuak eta lotsak azken batean. Ez ditugu gure dantzaren gaitasunak ezagutzen eta ez dugu gure dantzaren gaitasunetan sinesten, beraz, modernizatu, mestizatu, nahasi, homologatu beharra sentitzen dugu behin eta berriz.
2018/09/13
Asko poztu nau Lizartzan aurreskua bizi-bizi mantentzen dutela ikusteak.
- Janzkera gustatu zait. Allkondara zuri (nork berea), bakero pegatuak, zapia eta abarketak. Sinplea eta erangikorra, tradizio-eguneratua eta erosoa.
- Axeri-dantza arin-arina eran dantzatuta polita da.
- Txistulariak zubipetik pasatzea kontu bitxia da, norbaitek badaki beste inon egiten den?
- Aurresku-atzeskuaren dantzak, molde zaharrean mantendu diren Berastegi, Lesaka edo Berakoen airea dute, oso politak dira. Dantzakera soila eskatzen dute nire ustez, mugimenduak estilizatzen joanez gero grazia galtzeko arriskua dago.
- Txapelik gabe egiten dituzten agurra bukaerako keinu toreroak (9:00) edo desafio hasieran (13:35) txapelak kentzeko egiten dituztenak aztarna koreo-arkeologiko kuriosoak dira benetan.
- Dantza-lekua nahiko arraroa gertatzen da, belardian, kale edo plazaren babesik gabe, jendea arkupeetan terrazan jarrita, sentsazio hotza sortzen du.
- Kalejira korro itxian egitea ez da oso ohikoa gaur-egun eta poztekoa da hori mantentzen ikustea.
- Interesgarria da soka-dantza bukaeran egiten dela kalejira eta ondoren direla fandango eta arin-arina (pastak eta atsedenaren ondoren), nahiz eta bukaera-bukaeran berriz kalejira errepikatu. Kalejira fandango aurretik egitea orden lojikoa da, ze fandango arin-arina soka-dantzan (barkatu, dantza-sokan) sartutako azken piezak dira, eta kalejira aurretik zegoenez, orden hori mantendu da eta atsedena erdian jarri, eranskina bereiztuz.
- Arin-arineko bueltetan txalo egiteko moda horrek ez nau konbentzitzen, baina badirudi errotuta dagoela inguru batzuetan.