Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza Ikasle hasberriaren ariketa hutsalak

Dokumentuaren akzioak

Ikasle hasberriaren ariketa hutsalak

2012/08/07 11:50
"Gure artean egia ezin ukatuzkotzat ematen diren hainbat legek eta baieztapenek oso oinarri ahula dute, eta askotan kontrako adibideak ezin baztertuzkoak dira, edo gutxienez azterketa merezi dute. Eta ez dira falta kontrako adibideok ustezko legea oinarritzen dutenak baino ugariago edo pisu handiagokoak diren kasuak.
(...)
Oso autore gutxi ezagutzen ditugu, eta gutxi horiek gaizki ezagutzen ditugu. Egungo idazleen sortzaileen artean oso gutxi dira gure literatur dantza tradizioaren zentzua dutenak. Askok irudi erabat desitxuratua dute eta gehienek ez dute inongo irudirik, inondik ere ezagutzen ez dutelako.

Egoera honen aurrean ez genuke ahaztu behar hitz urrats bat ez dela bere definizioan ejekuzioan ahitzen. Hau da, hitz bat erabiltzeko ez da aski bere definizioaz interpretazioaz jabetzea, are gutxiago zeren itzulpen den jakitea. Hitz urrats bat erabiltzeko bere izateko modua-edo ezagutu behar da, ze testuingurutan agertzeko joera duen, ze lagunarte duen ohizkoen edo gogokoen, zein joaskeratan gertatzen den gozoen, eta halaber, joskera bitxietan nola jokatzen duen, zer efektu eragiteko gauza den. Hori literatur dantza tradizioaren ezaguera osatu eta orekatu batek soilik eman dezake. Euskal tradizioaren ezaguera-faltagatik ari da gertatzen, gaur egun nabari den gure literatur eta are hizkuntz dantza katearen etetze edo bestelakotzea. Honekin ez gara eraberritzeen premia ukatzen ari. Betor hizkuntzaren dantzaren eguneratzea, betor joskeraren bortxaketa. Baina gauza jakina da, nonnahi eta noiznahi, tradizioaren ezagutzan oinarritzen ez diren eraberritzeek, ikasle hasberriaren ariketa hutsalen etorkizuna dutela".


Ibon Sarasolak Orotariko Euskal Hiztegiaren hitzaurrean idatzitakoak dira aurreko lerroak (eskerrik asko Enrike horien berri emateagatik!). Hizkuntzari zegozkion hitzak dantzaren inguruko hitzengatik ordezkatu eta horra, bete betean asmatzen du.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.