Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa UEUn

2004/01/20

UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.

Gehiago irakurri

Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/01/20

Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza txapelketaren jaialdiak

2004/01/19

Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko mugimenduak

2004/01/19

Ikastaro berezia antolatu du Mugaz Gaindiko Dantza Zentroak Donostian. Euskal dantza tradizionaleko mugimendu baten azterketa abiapuntu hartuta, mugimenduaren trebetasuna eta mugimendu horren kalitatea landuko dira.

Gehiago irakurri

Marixe Euskaldunan Gabonetan

2003/12/15

Kresala dantza taldearen “Marixe Panpinen Baleta” Bilboko Euskaldunan eskainiko da Gabon jaietan 4 egunez. Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonak 2003 egitarau antolatu du, eta egitarau horretan Yuri Grigorovich-en konpainiak eskainiko dituen ‘La Bayadère’ eta “Intxaurhauskailua” baletekin batera, “Peter Pan” ikuskizuna eta “Marixe” eskainiko dira.

Gehiago irakurri

dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

2003/12/04

Atzo gauean banatu ziren Bilboko Euskalduna jauregian euskal webgune onenak saritzen dituen Buber sariak eta dantzan.com-ek Kulturako webgune onenaren saria eskuratu zuen. Eskerrik asko botatu duzuen guztioi!

Gehiago irakurri 5

Gaur jakinaraziko dira Buber sarien irabazleak

2003/12/04

Dakizuenez dantzan.com Interneteko euskal gune onenak saritzen dituen Buber sarietarako hautatuta dago Kultura atalean. Gaur, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleak.

Gehiago irakurri

Dantza elkarteei dirulaguntzak 2003

2003/11/28

Eusko Jaurlaritzak kultur elkarteen jarduerak laguntzeko 2003an eman dituen diru-laguntzetako batzuk argitaratu dira boletinean. Martxoaren 26ko aginduari dagokizkion diru-laguntzak dira eta tartean dantzako zenbait elkartek eskuratutako diru-laguntza ere daude.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Re: Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Ikusi hemen 2002ko diru-laguntzak.

Gure hitzak entzun nahi badituzu..

2003/12/09

Saria hartzerakoan esandako hitzak entzuteko aukera duzu ondoko mp3 artxiboan.

Buber saridunen familia-argazkia

2003/12/09

Erantsitako artxiboan duzue Buber saridun guztien argazkia Euskaldunako ekitaldian.

Re: dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

2003/12/04

Sari emate ekitaldiaren kronika eta beste saridunen zerrenda Sustatuko artikulu honetan

Re: Euskal dantzari txikien argazkia sarituta

2003/11/04

Hona hemen Editor & Publiser-en gunea gainontzeko argazkiak ikusteko.

Re: Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita

2003/11/04

Euskal Fundazioaren buletinean ere jaso dute albiste honen berri

Re: Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria

2003/10/16

Hona hemen Luis Iriondok Dantzak liburuaren Hitzaurrean Pirmin Trekuri buruz idatzitakoa.

Hemen berriz Xabier Etxabek egindako elkarrizketa Zarauzko Txaparro aldizkarirako:

Eta azkenik horra Portoko Espresso egunkarian O bailarino basco izenburuaz argitaratu zuten erreportajea Pirmin Trekuri egin zitzaion omenaldiaren inguruan.

Re: Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita

2003/10/15

eitb.com webgunean jaso dute dantzan.com-eko artikulu honen berri.

Hemen euskaraz

eta

hemen gazteleraz

Re: Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon

2003/10/14

Informazio osatuagoa Dantzaldiaren webgunean

Prentsan ere izan du oihartzuna: Farruquitoren flamenkoak abiatuko du Dantzaldia Berria, Irune Berro / Bilbo, 2003/10/14.

El Dantzaldia reunirá en el Euskalduna a Farruquito y familia y Nacho Duato El Correo / Bilbao, 2003/10/14.

Re: Dantzak elizetan debekatu?

2003/10/02

Irakurri hemen El Correok gaiaz argitaratu zuen albistea.