Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Naziak eta euskal dantza

2004/02/02

"Gipuzkoa 1940" liburuan Alemaniako 3. Reich-ak gerra zibilaren ondoko Gipuzkoan izan zuen eragina erakusten du. Tartean nazien esbastikaren aurrean dantzan ari diren euskal dantzarien argazki kuriosoak.

Gehiago irakurri

Hemen dira 2004ko inauteriak!

2004/01/26

Asteburuan Sunbilla eta Leitza aldean hasi dira dagoeneko inauteriekin. Gaur, urtarrilak 26, Zubietako joaldunak Iturenen izango dira eta bihar Iturengoak izango dira Zubietan.

Gehiago irakurri 1

Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak

2004/01/22

Koreografia sorkuntza, dantza lanen ekoizpena, bira artistikoetarako eta formakuntzarako 133.460 euro eman ditu diru-laguntzatan Eusko Jaurlaritzak 2003an.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa UEUn

2004/01/20

UEUko Musika Sailak EUSKAL DANTZA IKASTAROA antolatu du UEUren Ikastetxe Nagusian otsailaren 28tik apirilaren 3ra. Musika-dantzako irakasleak, gorputz heziketako eta euskal dantzak gustuko dituen edozein irakaslerentzat zuzendua dago.

Gehiago irakurri

Iruriko 2004ko Maskaraden datak

2004/01/20

Urtarrilean sartuz gero lagun asko galdezka ari zitzaigun Zuberoako Maskaraden datak jakin nahian. Iparraldeko EDBtik Katik helarazi dizkigu Iruri-Zalgizeko maskaraden datak. Horra:

Gehiago irakurri 2

Euskal dantza txapelketaren jaialdiak

2004/01/19

Abuztuan Luhuson egin zen euskal dantza berrien txapelketara aurkeztu ziren koreografia berriekin bi jaialdi antolatu ditu EDBk: apirilaren 16an Miarritzen eta apirilaren 17an Donibane Garazin.

Gehiago irakurri

Dantza tradizionaleko mugimenduak

2004/01/19

Ikastaro berezia antolatu du Mugaz Gaindiko Dantza Zentroak Donostian. Euskal dantza tradizionaleko mugimendu baten azterketa abiapuntu hartuta, mugimenduaren trebetasuna eta mugimendu horren kalitatea landuko dira.

Gehiago irakurri

Marixe Euskaldunan Gabonetan

2003/12/15

Kresala dantza taldearen “Marixe Panpinen Baleta” Bilboko Euskaldunan eskainiko da Gabon jaietan 4 egunez. Bizkaiko Foru Aldundiak Gabonak 2003 egitarau antolatu du, eta egitarau horretan Yuri Grigorovich-en konpainiak eskainiko dituen ‘La Bayadère’ eta “Intxaurhauskailua” baletekin batera, “Peter Pan” ikuskizuna eta “Marixe” eskainiko dira.

Gehiago irakurri

dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean

2003/12/04

Atzo gauean banatu ziren Bilboko Euskalduna jauregian euskal webgune onenak saritzen dituen Buber sariak eta dantzan.com-ek Kulturako webgune onenaren saria eskuratu zuen. Eskerrik asko botatu duzuen guztioi!

Gehiago irakurri 5

Gaur jakinaraziko dira Buber sarien irabazleak

2003/12/04

Dakizuenez dantzan.com Interneteko euskal gune onenak saritzen dituen Buber sarietarako hautatuta dago Kultura atalean. Gaur, Bilboko Euskalduna jauregian egingo den ekitaldian jakinaraziko dira irabazleak.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

proposamena da

2008/11/13

Kaixo Joseba, Gipuzkoako DAntzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteekin koordinazio lana egitea gure proiektuaren egitasmoan jasotzen da, baina hori oraindik ez da gauzatu. Lan horrekin hasten garenean jarriko gara kontaktuan bi elkarte horiekin gure proposamena egiteko. Eskerrikasko.

meritua baino zortea

2008/02/12

Talai dantzariekin baserri batzuetako bidean ibili ahal izatea zorte handia da guretzat. Eskuzabalik hartu gaituzte eta dantza tradizionalen beste aurpegi bat, izugarri ederra gainera, ezagutzeko eta bizitzeko aukera eman digute. Testu, argazki eta bideoekin han ikusitakoaren zati bat ezagutzera ematen saiatzen gara, baina disfrutatu, bertara joanda disfrutatzen da...

Koko-dantzan ikasi nahian

2008/01/21

Mundiala Antton, hau gozatua hartu dudan zure testua irakurtzen, ederra benetan! Eta arrazoiz betea. Baserritarrak mozorrotzean jantzi eta bizi egin izan dute, mozorroaren ibilkera eta piztikeriak erditzen dituzte natural-natural. Kalekumeekin metafora bila gabiltza etengabe, gure etxeetan National Geograficeko tigreak hurbilago baititugu azeria eta basurdea baino. Gure herrian, Eibarren, mozorrotzea koko-janztea da, eta kokoak intsektuak dira, zomorroak, momorroak. Umeak bildurtzera kokua, koko-marrua eta mamorruak etortzen dira. Koko-dantzan ikasi nahirik gabiltza gu orain. Eskerrikasko!

Gureak ondo daude

2007/10/20

Kaixo Sebastien, guk bi diska erosi genituen eta biak ere ondo daude. Mutxikoen urratsak ongi entzuten dira. Eskerrikasko!

Aspaldiko

2007/10/12

Aupa Patxi, aspaldiko bai!! Pozten naiz dantza-kontuak erabat ahaztu ez zaizkizula ikusteaz!! Askotan komentatzen dugu, dantzari ibilbidea osatuta, eta beste kontu batzuekin jarraitzeko, dantzari aktibo estatusa atzean uzten duen jendea sektore honekin kontaktuan jarraitzea da gerta dakiguken gauzarik onena. Urte asko behar dira dantzari buruz zerbait ikasteko eta heldutasun minimo horretara iritsi eta erabat alboratzen bada alorra berriz ere hutsetik hasten da zikloa. Kemen-en zortedun dira zu moduko jendeak ez duelako taldearekin kontaktua eten, eta aldian behin horrelako oxigeno baloiak ateratzen dituelako txisteratik. Ondo segi!!

Ideia polita

2007/10/10

Niri ere oso ideia polita iruditzen zait. Lagunarteko txango-emanaldi modura antolatu duten itxura dauka, baina kanpora begira ere oso ekimen interesgarria da, ohikotik ateratzen dena. Nik uste dut badugula horrelako ekitaldi imajinatiboen beharra, rutinak hautsi eta ia-agortuta ditugun eredue oxigeno piskat emateko.

Uste dut oraingo honetan giharren luzaketa ariketak inoiz baino garrantzitsuagoak izango direla. Animo!

Dantza puntuatzen...

2007/07/29

Hasteko Zorionak Añorgako dantzariei. Ez daukat zalantzarik beraien maila bikaina izango zela.

Arkaitz, niri ere sortzen zaizkit zalantzak dantzak puntuatzerako orduan. Baina ez zuk aipatzen dituzun arrazoiengatik. Pentsatzen dut lehiaketa horietan ez direla dantzak berak epaitzen baizik eta dantzen ejekuzioa ari direla baloratzen. Zuk zalantzak dituzu taldeko lehiaketekin, baina horiek baino askoz ere zalantzagarriagoak diren binakako eta banakako lehiaketekin ez duzu inolako arazorik, are gehiago, horietan parte hartzen duzu! Ez al du horrek ba zerikusia izango, horietan parte hartzen duzulako horiek justifikatzeko modua aurkitu duzula?

Lehen ere eztabaidatu izan dugu aurresku eta dantza solte txapelketen inguruan dantzan posta zerrendan eta horren inguruko testu batzuetara loturak uzten dizkizut hemen, horietan ere gauzak horren argi ez daudela ikus dezazun.

http://www.dantzan.com/edukiak/banakako-dantza-txapelketak/ http://www.dantzan.com/hemeroteka/txapelkeriak

Ondo segi, oier.

EDBren blog berria

2007/07/29

Bai, egia esan bitxia da EDBk Interneten daraman politika. Webguneak sortu eta sortu, baina badirudi bakoitza bere kasa ari direla eta esango nuke batzuk nahiko utzita daudela. Orain 8-9 urte Gipuzkoako EDBk sortu zuen EDBren lehen webgunea. Gero Iparraldeko EDBk beste bat sortu zuen. Bazirudien euskaldantzarienbiltzarra.com izango zela EDBren webgune nagusia eta han jarraitu ahal izango genituela EDBren ekintzen nondik norakoak. Baina handik gutxira Arabako Dantzarien Biltzarrak berea sortu zuen. Gerora Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Dantzanet sortu du, eta orain arteko guztien artean biziena berau izango zela zirudien, baina momentuz erritmo gora-behera handiak erakutsi ditu. Bitartean Iparraldeko EDBk bloga jarri du martxan eta beraien zuzendaritzaren bilera guztien berri ematen dute bertan, alde horretatik behintzat transparentzia lezio ederra ematen ari dira. Eta orain EDB nagusiak beste blog bat sortu duela ikusten dugu. Jakina da EDBko ordezkaritza bakoitza elkarte autonomoa dela, baina bere ekintza eta komunikazio saiekeretan "batasun" irudi bat trasnmititzeko ahalegina egin izan da. Interneten ordea bakoitza bere kasa dabilela ikusten da.

Hona helbideen bilduma EDBren sarean ez galtzeko...

Arabako Dantzarien Biltzarra: http://www.arabadantzarienbiltzarra.com/ Bizkaiko Dantzarien Biltzarra: http://www.dantzanet.net/ Euskal Dantzarien Biltzarra: http://www.euskaldantzarienbiltzarra.com/ Iparraldeko EDBren bloga: http://www.iedb.blogspot.com/ EDBren bloga: http://dantzariak.blogia.com/

batez ere dantza garaikidea

2007/06/26

Aurreko urteetan emandakoak ikusita badirudi batez ere dantza garaikidea sustatu nahi izaten dela diru-laguntza horiekin. Hala ere deialdian nik ez dut aurkitu dantza motari buruzko aipamen zehatzik. Estiloari dagokionez "bira artistikoen" atalean bakarrik dago aipamen bat:

"Ezin izango dira diruz lagundu jarduera hauek: – Izaera amateurra duten dantza folklorikoko erakustaldi edo jaialdietan parte hartzeko proiektuak."

Euskaltzaindiaren arabera Bilbo

2007/04/18

Euskaltzaindiaren arabera Bizkaiko hiriburuaren euskal izen ofiziala Bilbo da: http://www.euskaltzaindia.net/jagonet/galdera.asp?hizkuntza=eu&id;=447