Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Oier Araolaza

Orain arteko ekarpenak

Damian Muñoz Bilbo eta Donostian

2001/11/21

Damian Muñoz-ek "Las mentiras del entusiasmo" lana erakutsiko du datozen egunotan Bilbon eta Donostian.

Gehiago irakurri

Dantza Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean

2001/11/20

Eusko Ikaskuntzak antolatu duen "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra"ren 4. sailean Literatura eta antzez arteak zertan diren aztertuko da. Azaroaren 28an Literatura eta Musika aztertuko dira, 29an Dantza, Antzerkia eta Bertsolaritza, eta 30ean Zinea. Beraz, dantzari dagokiona, 29ko egitaraua bildu dugu hemen:

Gehiago irakurri

Folklorea Euskal Ikasketen XV. Biltzarrean

2001/11/20

Eusko Ikaskuntzak "Euskal Ikasketen XV. Biltzarra" antolatu du Donostian, azaroaren 28, 29 eta 30erako, eta jorratuko diren gaien artean dantzari lotutakoak ere daude.

Gehiago irakurri

Irungo aurresku txapelketa

2001/11/08

Kemen Dantza Taldeak, Irungo Udalaren laguntzaz, Irungo hamaikagarren Gipuzkoar erako Aurresku Txapelketa antolatu du.

Gehiago irakurri 1

Euskal dantza ikastaroa Bartzelonan

2001/11/08

Euskal kultura Katalunian ezagun egiteko helburuarekin "Euskal Herria al CAT" ekitaldia antolatu du Centre Artesá Tradicionárius elkarteak. Musika izango da jaialdiaren ardatza nagusia baina dantzarako tartea ere izango da.

Gehiago irakurri

Musika eta dantza tradizionalari buruzko ikastaroa

2001/10/22

Gasteizko udalak antolatutako Kultura denon eskura kultur ikastaroen artean Musika eta Dantza Tradizionalen inguruko ikastaro bat dago.

Gehiago irakurri

Nafarroako dantzen erradiografia

2001/10/20

Joxemiel Bidador dantzari eta ikertzaileak Nafarroako folklore dantzen ikusmira bat eskainiko du Aranzadi Zientzi Elkarteak antolatu duen Euskal Entografiaren XXII. Astean.

Gehiago irakurri

Kemen dantza taldea Japonian

2001/10/16

Irungo Kemen dantza taldeak Japoniako jaialdi batean parte hartuko du urriaren 17tik 22ra bitartean.

Gehiago irakurri

Bizkaiko Dantzak interneten

2001/10/16

Bizkaiko dantzen inguruko informazio osatua jarri dute interneten. Dantzeei buruzko idatzizko informazioaz gain, argazkiak, bideoak, animazioak, doinuak eta partiturak aurki daitezke bertan. Bizkaiko Foru Aldundia eta Portugaleteko Elai-Alai dantzari taldearen ekimena da eta http://www.dantzak.com helbidean kokatu da.

Gehiago irakurri 2

Alkartasunak 25 urte

2001/10/12

Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeak 25 urte ospatzen ditu aurten eta urte osoan hainbat ekitaldi burutu dituzte. Urteurreneko ospakizun handiena asteburu honetan, urriaren 12-14 bitartean egingo dute.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Hala da bai!

2010/06/03

Bai, benetan "perla" da! Bide batez, zorionak egiten ari zareten lanagatik eta eskerrak denon eskura jarritako perla guzti hauengatik! Orain urte batzuk ibili nintzen Kutxa Fototekan dantza argazkiak biltzen, baina garai horretan oraindik eskaneatzeke zeuden eta digitalizatzeko eskatzen zenuen argazki bakoitza ordaindu behar zenez, tonto tontoan dirutza ederra (niretzat hala zen behintzat) ordainduta ekarri nituen hainbat argazki eder. Baina geratu ziren guztiekin asko akordatzen nintzen eta poz handia da azkenean denon eskura, eta dohain, jartzen hasi direla ikustea. Zorionak eta eskerrikasko!

baztandarrak eta kuarentako erregela

2010/04/28

Besteak beste, egunotako bideoen protagonista dugun Jean Michel Guilcherrek ere eman zuen Baztango mutil-dantzen, jauzien eta Gipuzkoako doinu-zaharren artean dauden doinu kidetasunen berri. "baztandarrak" mutil-dantza eta "Kuarentako erregela"ren artean dauden antzekotasunak zehaztu zituen. Baztandarrak-en 7. sekuentzia kuarentako erregelaren 4. sekuentziaren berbera dela dio, eta hortik aurrera tarte luze batean eusten diotela kidetasun horri.

badu graziarik?

2010/04/12

Estereotipoekin jolasten dute, eta ustez zerbait graziosoa da, baina nik ez diot grazia inon topatzen. Neu ote nago mikaztuta?

Kolpe latza

2010/03/02

Kolpe izugarria da. Euskal dantzei buruz gehien zekien lagunetako bat izateaz gain, lankidetzarako eta laguntzeko prest izaten zen beti Bidador. Dolumiñak eta besakarda handi bat familia, lagun eta dantzari-kide guztiei. oier.

hmtl onartzen du!

2010/01/29

Kontxo, ez zait inoiz okurritu erantzunetan hmtl-a erabiltzea. Uste nuen laukitxo hauetan testu hutsa bakarrik jarri zitekeela. Deskubrimendu ona Aritz!
Ea esaldi hau bigarren parrafoan agertzeko modua egiten dudan...
Eta hemen lotura jarriko dut dantzan.com-eko bideoen atalera.

Huts garrantzitsua

2010/01/29

Orain egun batzuk izan genuen ikerketa honen berri Berriaren bidez, interesgarria iruditu zitzaidan eta txosten osoa aztertzeko denbora hartu dut. Pena handia hartu dut ikerketaren emaitza ikusita. Oro har, egungo errealitatea deskribatu du txostenak, baina azken urteotan festak, dantzak eta generoari dagokionez, Gipuzkoako 5-6 herritan izan diren aldaketak ez dituzte detektatu, eta norabide aldaketa eta joera berri baten berri ez dutela jaso iruditzen zait.

Horrelako lan batean aurrera begirako joerak nondik nora doazen detektatzea funtsezkoa iruditzen zait eta hain justu iruditu zait horretan dagoela hutsune handiena. Azken 5 urteotan Gipuzkoako hainbat herritan dantza tradizionaletan genero ikuspuntutik gertatu diren aldaketak gai horren inguruko gogoeta eta jarrera aldaketa nabarmen baten ondorio dira, eta aldaketa horiek eta horien atzean dauden arrazoiak, ez dituzte antzeman, hain zuzen ere horri buruzkoa zen ikerketa lan batean.

denak igandetan

2010/01/14

Kaixo Amaia, normalean igandetan izaten dira maskaradak salbuespen batekin, Maulen larunbatetan egiten baitira. Baina aurtengo maskaraden egutegia ez dago aurreikusita Maulera bisitarik, eta ondorioz, igandetan egingo dira emanaldi guztiak. Hemen duzu egutegia: http://www.dantzan.com/albisteak/zuberoako-maskaradak-2010-egutegia

maskaradak

2010/01/11

Kaixo Aitor, dantzan.com-en bertan duzu informazio hori guztia. Sartu zaituz orri nagusira (dantzan.com) eta ikusiko duzu horri buruzko informazioa. Urtarrilaren 17ko maskaradak Larrainen izango da.

Euskal Kultura?

2009/12/01

Dantzari buruzko gogoeta lan espezifiko batzuk aipatu ditut lehen, baina hausnarketa orokorrago baterako oso mamitsua da adibidez Antton Luku-k ateratako Euskal Kultura? liburua. Oso oso gomendagarria.

katu guztiak ortotsik

2009/11/29

Tradizioari errespetua baino tradizioaren aberastasunarekin entretenimendua da batzuk daukaguna. Hain da mamitsua eta anitza, nahi adina material dagoela ezagutzeko, jolasteko eta gozatzeko. Adibidez, laster ditugu hemen inauteriak eta aro horretan ikusteko dauden tradizio desberdinak, zaharrak eta berriak, gertukoak eta urrutiagokoak, bisitatu eta disfrutatzeko dauden guztietara iritsi ahal izateko bizitza bat baino gehiago beharko genuke. Gainera, behin hasita droga gogorra bihurtzen da eta ezin geratu. Markina, Mundaka edo Gernika, Abaltzizketa, Antzuola, Donostia, Lizartza edo Amezketa, Zalduondo, Egino edo Ilarduia, Beskoitze, Uztaritze, Garazi edo Barkoxe, Altsasu, Zubieta, Ituren, Arizkun, Goizueta edo Unanu, Silio, Laza, Almiruete edo Bielsa,... Ez daude bi berdin. Aniztasuna, kolorea, desberdintasuna, mozorroak, tradizioa eta sorkuntza, musika eta dantza, eta festa, nahi adina edo ahal adina festa. Bilbo Handiak aukera asko ditu, baina kanpora atera eta beste eredu batzuk bizi eta ezagutzeak daukaguna baloratu eta osatzeko aukera ematen du. Mundu hau disfrutatzeko egina dago, eta tradizioak milaka tresna jartzen ditu gure eskura gozatzeko. Sufritzeko, kateatuak sentitzeko eta elkarri mokoka jarduteko baditugu beste kontu batzuk. Animo Gorka! Bilbo Handia zama izan daiteke, baina ea horri buelta eman eta aukera gisa baliatzerik dugun! Ah, ia ahaztu zait, Jentilbaratz aldizkariaren 9. zenbakian daukazu aipatutakoa, baina 11. zenbaki edo 8.ean, eta beste askotan ere aurkituko dituzu irakurgai mamitsuak. Tradizioaz ari dira gehienak eta hor ikusiko duzu nola tradizioa sorkuntza den eta sorkuntza tradizioa (8.ean Quijera-ren kontra-dantzen artikulua adibidez). Dantzariak aldizkarian ere badira hainbat lan interesgarri, eta Txistulari aldizkarian ere, eta liburu zoragarriak ere hainbat dira. Hala ba, ondo segi!!