Orain arteko ekarpenak
Goi-herri dantza taldeak 25 urte
2002/03/12
Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.
Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...
2002/03/04
Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.
Herri Musikaren Txokoa
2002/03/04
Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.
Xukan taldearen estrainekoa
2002/02/22
Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.
Dantzaldizkaria
2002/02/12
Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat
euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.
Dantzariak.net eta Dantzariak.com
2002/02/12
Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai
sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.
Musika Bira Kulunka Getxon
2002/01/29
Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.
Urbeltzek liburu berria aurkeztu du
2002/01/17
Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...
Jauzien eta mutil-dantzen eguna
2002/01/14
Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:
Bilbon Dantzan
2002/01/14
Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria,
ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Larrain dantzari buruzko lana
2003/04/28
Larunbatean izan zen DVDaren aurkezpen hori. Oiartzungo Herri Musikaren txokoan lagun asko bildu ginen aurkezpenerako. 30-40 lagun izango ginen. Juan Mari Beltran-ek egin zigun harrera [...]
Anonimoak - Larrain dantzari buruzko lana
2003/04/24
Lizarrako larrain dantzari buruzko lan hori dokumental bat da itxura denez eta joan den azaroan aurkeztu zuten Lizarran bertan. Dokumentazio historikoaz gain, Larrain dantzaren irudi [...]
Anonimoak - Euskal Herriko Dantzari Eguna Iruñean
2003/04/24
Dantzari Egunari buruzko mezu kritiko bat irakurri daiteke hemen, posta zerrendan.
Anonimoak - Inauteriak 2003, zenbait data
2003/02/26
Tolosako Inauteriak Otsailak 22, larunbata: Kaldereroak Otsailak 27, Ostegun Gizena Otsailak 28, Ostirala Mehea Martxoak 1, Zaldunita bezpera Martxoak 2, Zaldunita Martxoak 3, Astelenita Martxoak [...]
Anonimoak - Dance-en berpizkundea
2003/02/24
Honako zuzenketa eginez idatzi digu Pascual Crespok: Hay, una cosilla que me interesa aclarar, y es que la persona de la foto de Bello -1913, [...]
Anonimoak - Dantza saioak eta ikastaroak Donostian
2003/01/18
Egunkarietan duzue informazio gehiago: Tempomobile izango da lehena Gasteszenako aurtengo egitarauan Euskaldunon Egunkaria, Leire Aramendi / Donostia , 2003/01/16. Soahanta de Oliveira, Biarritz Baleteko saio [...]
Anonimoak - Hasi dira Sohütako maskaradak
2003/01/13
Ikusi aurtengo lehen Sohütako lehen maskaradaren argazkiak Aurtengo maskaraden data eta herriak
Anonimoak - Marixe-ren emanaldi berriak
2003/01/07
2003ko Marixe-ren emanaldiak: Urtarrilaren 25ean Azkoitian Otsailaren 22an Gernikan Martxoaren 16an Errenterian Apirilaren 6an Elorrion
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/06
Elkarrizketa Diario Vascon: «El premio me abrirá muchas puertas y lo voy a aprovechar para seguir trabajando» Lucía Lacarra, Bailarina Gara, 2003/01/03. Los mil y [...]
Anonimoak - Lucia Lacarra dantzaren gailurrean
2003/01/03
Hemerotekatik beste pare bat elkarrizketa: « Ahal ditudan Europako eskaintza guztiak hartzen ditut, nitaz ahatz ez daitezen » Lucia Lakarra, Dantzaria Euskaldunon Egunkaria, Amagoia Mujika/Donostia, [...]