Dokumentuaren akzioak
Dance-en berpizkundea
Izenak adieraz dezakeenetik haratako ezaugarri ugari eta aberatsez betetako erritualak dira "dance"ak. Gaur egun Nafarroan Tutera, Fontellas, Ribaforada, Monteagudo, Cortes, Fustiñana eta Ablitas-en egiten dira dance-ak, eta han izaten dira dantzariekin batera aingerua eta deabrua, mayoral-a, rabadan-a eta abarrekoak. Dance hauei buruzko artikulu interesgarria idatzi zuen Joxemiel Bidador-ek Diario de Noticias-en eta hemen irakur daiteke.
Nafarroatik hegoaldera "danceak" hainbat herri txikitan antolatzen dira eta Aragoa eta Gaztelan Nafarroako Erriberan bezalako berpizkundean daude. Aurten, La Yunta herrian berpiztuko dute "dancea" Manuel Sanchez-ek folk posta zerrendan jakinarazi duenez.
La Yunta, Guadalajarako Molina eskualdeko herria da, eta 2002ko abuztuaren 24-25ean berreskuratu nahi dute bertako dancea. Dancea herri honetan egin zen azken aldia 1924an izan zen.
Hainbat dantza prestatzen dihardute eta horretarako ikertzaileek (Pascual Crespok batez ere) bildutako doinuak eta azken aldi hartan dantzatu zuenetako dantzari batek emandako argibideak erabiliko dituzte. Dantzari-ohi hori Primitivo jauna zen eta orain gutxi hil da Bartzelonan 101 urte zituela.
Inguruko herrietako danceak ere kontuan hartu dituzte "birsortze" lan horretan, tartean azpikaldean erantsita ikus dezakezuen argazkia. Andrés Vicende De Bellok 1913an Teruel-en, Bello herrian egindkao argazkia ederra da. Txapela ederra buruan aulki baten gainera igota dagoen gizon nagusia Tio Prieto zen, Odón-eko dantza maisua, eta inguruko herrietan urte askoan jardun zuena herriz-herri (Guadalajara, Zaragoza eta Teruelko probintzietan) dantzariak prestatzen.
Argazkian ondo ikus daitezke 8 dantzariak, "sarrazenoak", "guardiak", "artzainak" eta baita "botarga/bobo"a ere bai.
Dokumentuaren akzioak
Honako zuzenketa eginez idatzi digu Pascual Crespok:
Hay, una cosilla que me interesa aclarar, y es que la persona de la foto de Bello -1913, que se cita no puede ser el tio Prieto, de Odón, por muchas razones que no hacen al caso. Pero entre otras, aunque no lo conocí personalmente, he hablado con personas que lo conocieron, y me lo han descrito como una persona de complexión fuerte, más bien bajo de estatura, lo contrario del que citan con la chapela, el primero por la derecha, sobre una silla, en la fila superior. Este es, por si te interesa, Tomás Hernández, identificado perfectamente sin lugar a dudas por las personas de Bello que me informaron. Todos los demás participantes han sido identificados plenamente, y sin lugar a dudas, con nombre apellidos y mote. Espero poder publicar pronto el libro sobre el Dance de Odón, para "desfacer entuertos".