Orain arteko ekarpenak

Goi-herri dantza taldeak 25 urte

2002/03/12

Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.

Gehiago irakurri

Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...

2002/03/04

Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.

Gehiago irakurri

Herri Musikaren Txokoa

2002/03/04

Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.

Gehiago irakurri

Xukan taldearen estrainekoa

2002/02/22

Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.

Gehiago irakurri

Dantzaldizkaria

2002/02/12

Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.

Gehiago irakurri

Dantzariak.net eta Dantzariak.com

2002/02/12

Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.

Gehiago irakurri

Musika Bira Kulunka Getxon

2002/01/29

Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.

Gehiago irakurri

Urbeltzek liburu berria aurkeztu du

2002/01/17

Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...

Gehiago irakurri

Jauzien eta mutil-dantzen eguna

2002/01/14

Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:

Gehiago irakurri

Bilbon Dantzan

2002/01/14

Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria, ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.

Gehiago irakurri

Orain arteko erantzunak

Anonimoak - Nacho Duatoren Txalaparta Bilbon

2003/10/14

Informazio osatuagoa Dantzaldiaren webgunean Prentsan ere izan du oihartzuna: Farruquitoren flamenkoak abiatuko du Dantzaldia Berria, Irune Berro / Bilbo, 2003/10/14. El Dantzaldia reunirá en el [...]

Anonimoak - Dantzak elizetan debekatu?

2003/10/02

Irakurri hemen El Correok gaiaz argitaratu zuen albistea.

Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita

2003/09/29

Hemen duzue jatorrizkoa oso osorik. Kronika polita da. Merezi du: Adventures in Basqueland From: June Thomas Subject: Guilt-Free Ethno-Tourism in Bilbao

Anonimoak - Agur Txilibrin

2003/08/02

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldearen webgunean ikus dezakezue Txilibrinen argazki bat bere anaiek inguratuta Hemen prentsako erreportajeak: Alboka Umezurtz Silbestre elezkano txilibrin albokari bizkaitarra zendu [...]

Anonimoak - Izena duen guztia omen da... Aukeranen lan berria

2003/07/08

Mito zaharrak eta pausu garaikideak Izena duen guztia omen da. Artez, Joseba Gorostiza, 75. zkia., 2003/07/01. Aukeran viaja por la mitología vasca con un espectáculo [...]

Anonimoak - Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon

2003/06/10

IV. Encuentros Arte y Cultura TALLER DE DANZA CONTEMPORÁNEA 30/06-05/07 Lugar: Palacio Euskalduna Horario: 16:00-20:00h Número de alumnos: 20 Dirigido a: Profesionales de las Artes [...]

Anonimoak - Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon

2003/06/10

Datak, matrikulak eta abar Artea eta Kultura IV. Jardunaldien webgunean aurki daitezke. Hona egitarau zehatzak: DANTZA GARAIKIDEKO TAILERRA Ekainaren 30etik Uztailaren 5era Lekua: Euskalduna Jauregia [...]

Anonimoak - Aiert Beobidek irabazi du Pasaiako Aurresku Txapelketa

2003/06/03

aurreskulari aurkeztu ziren larunbateko sailkapen saiora eta horietatik 11 pasa ziren igandeko finalera. Hona Pasaiako aurresku txapelketaren igandeko sailkapena: 1. Aiert Beobide (Donostia) 2. Jon [...]

Anonimoak - Bizkaiko Dantzari Eguna Basaurin

2003/05/08

El Correon dator Bizkaiko Dantzari Egunari buruzko artikulua.

Anonimoak - Larrain dantzari buruzko lana

2003/04/28

Ikusi hemen DVDaren azala eta fitxa teknikoa