Dantzaren inguruko ikastaroak Bilbon
Batetik dantza garaikide eta dantza klasikoko ikastaro praktikoak daude. Klasikoko ikastaroa Igor Yebrak zuzenduko du.
Bestetik dantzarekin lotutako bi ikastaro-jardunaldi oso interesgarri. Jaia eta gizartea izenekoan herri jaiak antropologia, hermeneutika, soziologia edo psikologiaren ikuspuntuetatik aztertuko dituzte hainbat adituk. Besteak beste Claude Gaignebet ikertzaile frantsesak parte hartuko du, Jean Mixel Bedaxagar-ek Zuberoako maskaradaren kudeaketaz jardungo du eta Londres-eko Notting Hill Carnival jaiko ordezkari batek ere parte hartuko du.
Azkenik Dantza Unibertsitatean izeneko jardunaldia ere egingo da, eta izenburuak adierazi bezala Dantza ikasketa eta ikerketak unibertsitatean integratzeko aukera, bide eta oztopoak izango dira aztergai.
Oier Araolaza