Orain arteko ekarpenak
Goi-herri dantza taldeak 25 urte
2002/03/12
Bilbo handiko, San Inazio auzoko Goi-herri dantza taldeak 25 urte betetzen ditu aurten eta urteurrena ospatzeko ekitaldiak prestatzen dihardute.
Pajaritos por aqui, pajaritos por alli...
2002/03/04
Oilaskoaren dantza euskal dantza al da? Galdera horri erantzuten dio Lisa Corcostegui-k dantzaldizkaria-ren martxoko zenbakian. Estatu Batuetako euskal komunitatean oso errotua omen dago Maria Jesus y su acordeón-ek Espainia osoan udako kantu bezala hedatu zuen Pajaritos por aqui... kanta.
Herri Musikaren Txokoa
2002/03/04
Juan Mari Beltran-ek Oiartzunen kudeatzen duen Herri Musikaren Txokoa ofizialki inauguratu da dagoeneko. 400 musika-tresna, 3.000 liburu, bideoak, grabazioak eta dokumentazio kopuru handia aurki daitezke Oiartzungo Ergoinenen kokatuta dagoen txokoan.
Xukan taldearen estrainekoa
2002/02/22
Xukan taldeak "Iturrian zer dago" izeneko ikuskizuna aurkeztuko du gaur 20.30etan Bilborock aretoan. Dantza, trikitia eta bertsoa uztartzen ditu ikuskizunak.
Dantzaldizkaria
2002/02/12
Dantzariak.net-ekin batera beste ekimen interesgarri bat bultzatu du Lisa Corcosteguik: Dantzaldizkaria. Euskal-amerikar dantzarientzat
euskal dantzari buruzko ziber-aldizkari bat da. Otsaileko zenbakiarekin hasi da aldizkaria eta hilean behin berrituko da.
Dantzariak.net eta Dantzariak.com
2002/02/12
Lisa Corcosteguik euskal-amerikar dantzariak, ikertzaileak eta euskal dantzari buruz Interneten dagoen gune txukunetakoa den Cyber Dantza egileak, Renoko Unibertsitatearen auspoan ere bai
sortutako Zenbat Gara dantza taldearen webgunea berritu dute orain.
Musika Bira Kulunka Getxon
2002/01/29
Txistulari.com-en irakurri daitekeenez joan den asteburuan ikuskizun berri bat aurkeztu da Getxon. 'Musika Bira Kulunka' izena omen du ikuskizunak, eta urtarrilaren 25ean, Getxoko Musika Eskolan aurkeztu zen Xaramel txistu taldea eta Kulunka Dantza Taldearen eskutik.
Urbeltzek liburu berria aurkeztu du
2002/01/17
Juan Antonio Urbeltzek liburu berria aurkeztu du: "Danza Vasca. Aproximación a los símbolos" Liburua Etor-Ostoa argitaletxeak argitaratu du, eta "Euskal Herria emblematica" bildumako bosgarren liburua da. Bilduma horrek aurretik argitaratu zen Etor enziklopediaren formato antzekoa du: liburu handiak, pasta gogorrekoak, kalitate handiko papera, argazki asko, taimana handikoak eta koloretakoak...
Jauzien eta mutil-dantzen eguna
2002/01/14
Dantza-jauzi eta Mutil-dantzak Euskal Dantza Nazional bihurtu nahi ditu Bizkai Folklor Elkarteak ekimen honen bidez. Aipatzekoa da, Migel Angel Sagasetaren Luzaideko dantzak liburuaren berragitalpen zuzendua eta osatua egingo dela eta hau albiste oso pozgarria da, liburu hori Luzaideko dantzetarako dagoen erreferentzia bikainena izateaz gain, aspaldian agortua baitago. Hona ekimen zabal honetaz Bizkai Folklor elkarteak prestatzen diharduena:
Bilbon Dantzan
2002/01/14
Bizkai Folklor Elkartearen Euskal erromeria,
ohiko dantzarako gunea hilaren lehen larunbatetan izango da Bilboko Arenalean edo Areatzan.
Orain arteko erantzunak
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/04
> Gaur berriz Berrian atera da Allande Sokarros-en artikulua Bi herri batuta maskaradetan izenburupean.
Anonimoak - Iruriko 2004ko Maskaraden datak
2004/02/02
Iruri eta Zalgizeko herriek elkarrekin antolatu dituzten maskaradei buruzko erreportajea GARA egunkarian.
Anonimoak - Dantza sustatzeko Jaurlaritzaren 2003ko diru laguntzak
2004/01/22
Ikusi hemen 2002ko diru-laguntzak.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Saria hartzerakoan esandako hitzak entzuteko aukera duzu ondoko mp3 artxiboan.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/09
Erantsitako artxiboan duzue Buber saridun guztien argazkia Euskaldunako ekitaldian.
Anonimoak - dantzan.com-ek irabazi du Buber saria kultura alorrean
2003/12/04
Sari emate ekitaldiaren kronika eta beste saridunen zerrenda Sustatuko artikulu honetan
Anonimoak - Euskal dantzari txikien argazkia sarituta
2003/11/04
Hona hemen Editor & Publiser-en gunea gainontzeko argazkiak ikusteko.
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/11/04
Euskal Fundazioaren buletinean ere jaso dute albiste honen berri
Anonimoak - Pirmin Treku: euskal dantzari baten bizitza harrigarria
2003/10/16
Hona hemen Luis Iriondok Dantzak liburuaren Hitzaurrean Pirmin Trekuri buruz idatzitakoa. Hemen berriz Xabier Etxabek egindako elkarrizketa Zarauzko Txaparro aldizkarirako: Eta azkenik horra Portoko Espresso [...]
Anonimoak - Euskal dantzariak kazetari amerikar batek ikusita
2003/10/15
eitb.com webgunean jaso dute dantzan.com-eko artikulu honen berri. Hemen euskaraz eta hemen gazteleraz